Tximeletaren oihua

Bishrre, Mussy eta Abbas frankotiratzaile baten bila dabiltza; harrapatu egin nahi dute. Harrapatzeko, bilatzaileek gerran dagoen hiri bat zeharkatu beharko dute, euren bizia arriskuan jarriz une oro.

 

Bilatzaileak nerabeak dira, eta lagun bat baino gehiago hil die frankotiratzaileak. Bilaketan laguntza izango dute gazteek. Jawhar da laguntzailea, garai batean maisu izana eta istorio honetan mugimendu armatu baten buru bihurtua. Guztiei esker frankotiratzailea aurkitzen dutenean, a ze sorpresa!

 

 

Egilea: Jordi Sierra i Fabra
Itzultzailea: Aitor Arana
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2016

 

 

 

 

 

Hona pasarte bat:
Ezer ikusi al duzue?
Ezer ez, dio Bishrrek.
Atzetik etorri zaizkizue?
Ez!
Ez gara umeak, kexatu da Mussy.
Arma eramateak ez zaituzte gizon egiten, Masud, dio Jawharrek.
Jawhar da Mussyri bere izenez deitzen dion bakarra, Masud.
Mussyk lurrera begiratu du.
Su etena dago?, Bishrren galdera.
Su etena? Zergatik egon behar luke su etenik?
Ez da ezer entzuten.
Horrek ez du esan nahi su etena dagoenik.



(23. or.)

 

 

Orrialdeak: 147
B2
2016-07-15
16242784
2430