Hitz zaurituak

Eleberri hau Mao Zedongen garaiko Txinan kokatzen da, iraultza kulturalaren garaian. Idazleak garai hartako diktadurapean izandako zentsura du hizpide.

Egilea: Jordi Sierra i Fabra
Itzulpena: Xabier Aranburu
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen urtea: 2017

Li Huan mutiko gazteak soldaduska egin behar du disidente politikoen kartzela-eremu batean, eta agintariek esaten diote preso politikoen eskutitzak zentsuratu behar dituela. Preso horietako baten eskutitzek, Whang Zhu 139. presoarenak, bizitza ulertzeko beste era bat jarriko diote agerian.


Hona pasarte bat:
Hamalau gutun zeuzkan, baina Wang Zhurenari ekin zion lehenbizi, irrikatsu.

Lehenbizikoa.

Jakin egin nahi zuen.

Jakin-min handia zeukan.
Zehatza zen letra, argia; idazle- edo maisu-letra, pazientzia handiko norbaitena. Esfortzurik gabe, nekerik gabe irakurtzen zen letra hura, interpretatzen aritu beharrik gabe. Irekia zen letra, gardena; hain zen ederra, non hitzek paperean dantzan zebiltzala zirudien.

(65-66. or.)

Orrialdeak: 216
B2
2017-05-10
16173845
1783