Bizian argitaratuak

Kafka bizi zela eman ziren argitara 39 kontakizun jasotzen dituen liburu hau, idazle txekiarraren adierazle paregabeak.

Egilea: Franz Kafka
Itzultzailea: Naroa Zubillaga
Argitaletxea: Alberdania-Elkar
Argitalpen-urtea: 2007

Liburuaren hasieran Kafkaren hiru ipuin daude. Aurrenekoan, gizon bat atxilotuko dute eta gorriak ikusiko ditu. Bigarrenean, gazte bat, New Yorkera itsasontzian heltzear dagoela, itsasontzian galdu egiten da bere euritakoa bilatzen ari dela, eta horrela kale gorrian geratzear dagoen itsasontziko langile bat ezagutuko du. Mutila langileari laguntzen saiatuko da. Hirugarren ipuinean, berriz, torturatzeko makina bat da protagonista.
Azken ipuin honen ondoren beste hiru datoz, baina azken hirurok ipuin laburragoz osatuta daude, ipuin-antologiak dira.
Oharra: Ipuin hauek guztiak Kafka bizi zela argitaratu ziren, horregatik izenburua.
 

 

 

Hona pasarte bat, azalpenezkoa.
Bada, esan bezala, honako hau ohea da. Kotoizko tapaki batez dago estalia bere osotasunean; horren zergatia laster jakingo duzu. Kotoi horrexen gainean etzaten da buruz behera kondenatua, biluzik, noski; uhalak ere badaude, hemen eskuak, hemen oinak eta hemen lepoa lotzeko. Hemen, ohearen buruan, gogoratu, esan bezala, lehenik ahuspez etzaten dela gizona, bada, hemen feltrozko muturreko txiki bat dago, erraz erregula daitekeena, eta era horretara, zuzenean gizonaren ahoan sartzen dena; helburua da kondenatuak garrasirik ez egitea  edota mingainean kosk ez egitea. Jakina, gizonak ezin du ahoa feltrotik kendu, bestela lepoko uhalak garondoa hautsiko lioke.
 


(Zigor kolonian, 71-72. or.)

Orrialdeak: 252
C1
2007-05-20
16242072
1187