irakurgai-mailakatuak-fitxa
Amets batek elkarturik
Hamar ipuin, eta gaiak era askotakoak: umeen esklabotza, gaztetxoen arteko jazarpena, birziklatzea, errudun-sentimendua, etsipena, opor bereziak, bestelako jolasak… Ipuinetako protagonistak gaztetxoak dira, eta gaur egun hain hedatua dagoen lehiakortasuna ez, baizik gaztetxoen eta kulturen arteko elkartasuna bultzatzen dute ipuin hauek, gazteen sorkuntza-ahalmenaren alde egiten dute.
Bestetik, helbide honetan ipuinei buruzko galderak daude. Beste galdera batzuk, berriz, ipuinetako gaiei tiraka sortutakoak dira, irakurleek erantzuteko. Baina badira helbide horretan ikasle zein gurasoentzako aproposak izan daitezkeen jarduerak ere.
Egileak: Askoren artean
Itzulpena: Iraitz Urkulo
Argitaletxea: Tierra de Nubes
Argitalpen-urtea: 2015
Hona pasarte bat:
Beste egun batean, Olgak komunera jarraitu ninduen.
–Nota onak atera dituzu, eder hori, baina zertarako balio dizu? –esan zidan–. Ez duzu lagunik, bakarrik zaude, ziztrin hutsa zara.
Jarraian eskuak garbitu zituen eta aurpegia zipriztindu zidan. Hain urduri jarri nintzen, konketan botaka egin bainuen. Olgak, barrezka, guztiei kontatzera alde egin zuen.
(33. or)
