Dokuteka
Bullinga
Erreportaje honetan eskoletan ematen diren gazteen arteko biolentzia aztertzen da.
Esataria. 2.000 kasu inguru egon daitezke gaur egun. Iaz 69 bulling kasu egon ziren. Aurtengo ikasturte-hasieratik hona Hezkuntza saileko ikuskariek 26 kasu atzeman dituzte, 3 egunetik behin kasu berri bat.
Nuria ikaslea. Nik ezagutzen dut bat egiten ziotena bulling, ze(ren) gelako, zen mutil bat eta gelako beste mutilak eta denak beti apartatuta eta horrela, eta beti zeuden, eta bere amenazatu (mehatxatu) zioten (zuten) jotzeko. Eta dena. Baina gero ja hitz egin zuten eta konpondu zen arazoa.
Esataria. Adierazpen kezkagarriak dira. Eta ziurrenik izotz-mendiaren punta txiki bat besterik ez dugu somatzen. Fermín Barcelok, Arartekoaren Adin Txikikoen aholkulariak, argi utzi digu.
Fermín Barceló, Arartekoaren Adin Txikikoen Arloko koordinatzailea. O sea, (alegia), norbaitek esaten baldin badu: “Aizu, gure ikastetxean ez dago bullingik”. Hori gezurra da: bullinga ikastetxe guztietan dago.
Esataria. Ikasle batek edo batzuek menpean… Gero eta kasu gehiago eta gero eta sarriago.
Fermín Barceló. Balore batzuk gizarte-mailan aldatu egin direla eta baita ere familia-paperak neurri batean, edo familia batzuetan behintzat, igual zalantzan daudela. Esan nahi dut, azken finean… Autoritatea bera esate baterako.
Esataria. Eta irakasleak arazo honen lekuko. Esaterako, Imanol.
Imanol Ziarsolo irakaslea eta bitartekaria. Askotan aurkitzen duguna da guri botatzen digutela errua. Edo geu garela gogorregiak edo ez dugula… Oso gogorra da guraso batzuek onartzea arazoa beraiena izan daitekeela.
Esataria. Berdinen arteko tratu txarretan erasotzaileak ezaugarri batzuk izaten ditu. Felix Etxeberriak gertutik ezagutzen ditu.
Felitx Etxeberria, EHUko Hezkuntza Zientzietako katedraduna. Hau mutilen arazoa da gehienbat. Ez dut esaten horrekin neskek ez dutela parte hartzen. Neskek ere…
Fermín Barceló. Igual eraso fisikoetan neskek gutxiago erabiltzen dute, baina bueno beste, ez dakit, ezikusiarena egitea edo baztertzea gehiago… Lehen ere beti esan da 12-14 urtekoen tarte horretan ematen zela gehiena. Orain badirudi beherantz(a) ere badoala. Gero, 14tik aurrera normalean jaitsiera nabarmena ematen da.
Esataria. Nor geratzen da jokoz kanpo?: biktima.
Izaskun Ibabek gazteen artean eta familiaren barruan gertatzen diren jazarpenak aztertu ditu.
Izaskun Ibabe, EHUko Psikologia Fakultateko irakaslea. Normalean dira emozionalki pertsona ahulak, diferenteak sentitzen dira, agian marjinatuak (baztertuak) ere, eta gauza asko batera ematen dira, ez? pertsona hauetan. Eta horregatik azkenean biktima bihurtzen dira. Zeren nahiz eta beste eraso batzuk jaso beste pertsona batzuek ba indar gehiago badaukate, babes gehiago badaukate nahiz etxean nahiz eskolan, gaia ez da aurrera joaten. Eta gainera pentsatzen dut erasotzaile hauek aukeratzen dituztela bereziki pertsona hauek. Igual ba ikastola berrian, ikastetxean berriak direlako, lagunik ez daukatelako, nahiz nahiko itxiak direlako euren harremanetan…
Esataria. Erasotuek gutxitan salatzen dute gertatzen ari zaiena. Ehunetik 14k baino ez du salatzen. Lekukoek, berriz, ez dute ezer esaten: isiltasunaren legea nagusitzen da.
Fermín Barceló. Askotan bullinga taldeen, talde-fenomeno bat da. Beti ez, baina askotan bai. O sea (alegia), hor tartean daude ba pertsona batzuk, lider bat, esate baterako, liderraren inguruan dauden neska-mutilak… Klaro (jakina!), liderren kontra joatea konplikatua da, ze(ren) bueno, arriskua daukazu talde horretatik baztertua izateko.
Esataria. Eskola-jazarpenaren aurrean nola jokatu behar den azaltzen du protokoloak. Ikastetxean informazioa biltzen da. Tratu txarra egon dela egiaztatuz gero, Hezkuntza ikuskaritzari jakinarazi behar zaio, eta ondoren, jarduera-plana martxan jartzen da. Hartutako neurriek jarraipen bat izan behar dute.
Juan Mari Aztiria, Hezkuntza Saileko ikuskari nagusia. Helburua da gauzak konpontzea, bideratzea eskola-barruan. Nahi ez duguna da gauza guztiak judizializatzea. Eta arrisku hori dago.
Esataria. Familien iritziz, aldiz, bide judizialera jotzea gatazken aurrean jarduteko modu egokia da. Denon erantzukizuna da konponbidea aurkitzea.
Juan Mari Aztiria. Gertatu zaigu esaten dutenean kasuak itxita daudela eta hurrengo ikasturtean, pasatzerakoan, galdetzean ea nola dagoen ikaslea, ba, zorionez gauzak benetan konponduta daude. Gauza horiek konpondu daitezke, noski, bere garaian hartuta eta bere neurriak hartuta.
Fermín Barceló. Bai modu judiziala, bide judizial hori, eta bai prebentzio-lana eta bai irakasleen prestakuntza d(ih)oan moduan bezala, nik uste dut indarkeriaren egoera hobetu egingo dela, baldin eta gizartea bera ere konprometitzen bada.
