detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Jenisjoplin

Jenisjoplin ezizen bat da, 1980an jaiotako Nagore Vargas protagonistarena. Bera eta irratiko beste kide batzuk preso noiz hartuko zain daude, terrorismoa goratu dutelako susmopean. Nagore haurtzaro gogor batek zaildua da, izaera borrokalaria eta irmoa eraiki duen emakumea.

Egilea: Uxue Alberdi
Argitaletxea: Susa
Argitalpen-urtea: 2017

Halako batean, Nagoreri Hies gaitza diagnostikatuko diote eta gaixotasun horren eraginak berebiziko indarra hartuko du narrazioan. Erantzun bila dabil Nagore, bere nortasuna birplanteatu nahian, eta bere haurtzarora jotzen du erantzun horren bila edo. Protagonista Nagore izan arren, belaunaldi baten zati bat dakar plazara Uxue Alberdik, gazte abertzale ezkertiarrena. Hori bai, bere ahuldade, ziurtasun eta kontraesanei aurrez aurre begiratzen dien Nagoreren ikuspegitik.

GUAU plataformaren audioliburuak atalean, liburua entzun dezakezu, Uxue Alberdik berak irakurrita.

Hona pasarte bat: 

Kafeak ekarri zizkiguten.
-  Hiesa diagnostikatu didate —esan nion.
Bere eskuei begira gelditu zen. Sendoak eta beltzaranak zituen. Atzazal inguruetako magnesio-hondarretatik deduzitu nuen, nirekikoa amaitu bezain pronto, Atxarte ingurura eskalatzera joateko asmoa izango zuela.
-  Haurdun zaudela esango zenidalakoan nentorren.
Ezin izan nion ahotsean antzeman bi berrietan asaldagarriago zein iruditzen zitzaion.
-  Zuk kutsatu ninduzula uste dut.
Isilik gelditu zen despistatu aurpegiarekin. Elkarri begira egon ginen hitzik ebaki gabe.
-  Proba egin behar zenuke.
Bost minutuko elkarrizketa izan zen, asko jota. Handik egun batzuetara mezu bat bidali zidan telefonora: “positibo eman dut”. Saiatu nintzen berarekin harremanetan jartzen, baina ez zien deiei erantzun.

Orrialdeak: 296

detalle2

Dokuteka

C1
2017-11-15

x61pRelaContWAR

16176768

x61pViewCountWAR

3760

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR