Amamaren grafitiak
Liburu honetako protagonista amona da, ama, etxekoandrea. Eta idazleak etxekoandreei egiten die omenaldia, umore ukitu batez lagunduta. Zenbat lan egiten duten etxean, zertarako, eta askotan, mespretxuz, norbaitek galdetzeko: zuk ez duzu lanik egiten, ezta?
Egilea: Toti Martinez de Lezea
Itzulpena: Miren Arratibel
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2017
Amonak bere 66. urtebetetzean gogoeta egiten du menopausiaz, senarrak eta seme-alabek etxeko lanei buruz duten jarreraz, errain eta amaginarreben arteko harremanaz, ebakuntza estetikoez, beti eder agertu beharraz, zahartzaroaz …
Lehen atala hemen duzu irakurgai.
Hona pasarte bat:
Berehalaxe aterako ditut nik kontuak. Etxeko langilea, orduka, eta, neurriz, dirutan nahiz lanordutan –inork lepora ez diezadan gauzak bere onetik ateratzen ari naizela–, orduko 10 euro, 8 ordu egunean, 365 egun urtean, eta 40 urtez, batez beste… kalkulagailuari eman, eta… 1.168.000 euro ateratzen zait. Edo beste era batera esanda, 190 milioi, garai bateko pezetatan: ia 5 milioi urtean, egindako urteen arabera dagokiona kentzeko edo gehitzeko. Kontxo! […] Ez dut, ordea, xentimorik kobratzen, paga estrarik eta Gizarte segurantzarik pentsatu ere ez, eta, egunen batean alargunduz gero, senarraren pentsioaren herena besterik ez dut jasoko.
(37. or)