Madama Butterfly
Opera zaleek ondo ezagutzen duten maitasun-istorio honetako protagonistak geisha japoniarra eta gazte militar amerikarra dira.
Militarra herrialde guztietan amorante bat izan lezakeen horietakoa da, baina zer gertatzen da amorante horietako bat benetan maitemintzen denean? Horra istorioaren hasiera. Dena den, liburu honetan ezin gara istorio hutsean geratu. Kontaketa 10 metro luzatzen den marrazki ezin zoragarriagoz osatutako poster moduko baten gainean dago idatzita. Liburua handia da, 38 cm. x 13 cm, eta lazo beltz bat du azala eta kontrazala elkarri lotzeko.
Egilea: Benjamin Lacombe
Itzultzailea: Uxoa Iñurrieta
Argitaletxea: Ibaizabal
Argitalpen-urtea: 2014
Hona pasarte bat, hitzaurretik hartutakoa:
Neska haietako bat bereziki erakargarria egin zitzaidan. Txikia, zetazko haria bezain gerri finekoa, irreala ia. Esku finek ihes egiten zioten pagoda itxurako mahuka luzeetatik. Jantzita zeraman soinekoa arrosa kolorekoa zen, eta tximeleta formako brodatu urdin, beltz eta urre-kolorekoak zeuzkan.
Zuzeu.eus gunean argitaratutako artikulua hemen duzu irakurgai.