irakurgai-mailakatuak-fitxa
Soldaduaren itzulera
Gogorra izan behar du. Gerratik etxera itzuli eta, aurrean izanda ere, zure emaztea ez gogoratzea. Hori gertatzen zaio Chris (Christopher) soldaduari.
Gerrako zauriek amnesia eragin diote, eta gogoratu, garai bateko andregaia gogoratzen du. Eta sentitzen du emakume behartsu honek eman ahal diola, Margaretek bakarrik alegia, gerraostean gehien behar duen hori: atsedena. Eta sentitzen du oraindik maiteminduta dagoela andre honetaz eta ez bere emazte aberatsaz, Kittyz.
Egilea: Rebecca West
Itzulpena: Maialen Berasategi
Argitaletxea: Erein & Igela
Argitalpen-urtea: 2014
Lehen atala irakurgai duzu helbide honetan.
Hona pasarte bat:
Ibaiaren ertz batetik besterako telegrafo-kableetan zenbait txori zeuden pausaturik, nota beltzak pentagrama batean nola. Margaretek, egongelako leihora jo, eta kristalean jarri zuen masaila, barrura begira. Ilunabarrak goibelduta zegoen gelatxoa, eta ez zen han ikusgai handirik, salbu eta Margareten josteko makina mahai gainean, eta haren amaren erretratu handitua tximinia-apalean, eta Tintern Abbey-ko zenbait paisaia marko gorri dotoreetan, eta, lurrean, berriz, Allington jaunaren txapinen irudi inprimatuak, ilunean nabari.
(62. or)
• Pasarte honetan leiho-ertzetik kanpora eta barrura begiratuta zer ikusten den azaltzen da. Idatzi dezakezu paragrafo labur bat gauza bera eginez. Pentsa ezazu ezagun bat esan nahi diozula zure gelatik zer ikusten den.
