Gerezi garaia: Lucio Urtubiaren bizitzari buruzko eleberri grafiko bat

Eleberri grafiko honek Lucio Urtubia igeltsero anarkista bitxiaren bizitza biltzen du, hiru garaitan jasoa: gaztetan Cascanten gertaturiko istorioak, Parisko ekintzak eta abenturak, eta gaur egungo gogoetak.

Egilea: Mikel Santos “Belatz”
Itzulpena: Amaia Apaulaza
Argitaletxea: Txalaparta
Argitalpen-urtea: 2018

Garai batean, First National City Bankeko bidaia-txekeak faltsifikatuz, bankuari 20 milioi dolarreko diru-galera eragin zion Urtubiak. Amaia eta Lucio Urtubiak Parisen hartuko dute trena Iruñera, handik Cascantera iristeko asmoz, eta bidean bere bizitza kontatuko dio 86 urteko nafarrak: igeltsero-lana, kontrabandoa, Pariserako ihesaldia, banku-lapurretak, espetxealdiak, City Bankekin izandako negoziazioa eta abar luze bat.

Hemen Lucio Urtubiari eta liburuari buruzko hainbat xehetasun irakurgai.

Hona pasarte bat:
Lucio, Hau Geoffrey Heggart da, First national City Bankeko ordezkaria. Traturako baldintzez hitz egin nahi du.
– Urte askotarako.
– Excuse me, baina ez diet eskua ematen kriminalei.
– Astoaren putza! Kriminala ni? Zuek zarete kriminalak! Gerrak egiteko erabiltzen duzue langileen dirua! Ulertzen?


(90. or.)
 

Orrialdeak: 138
B2
2018-07-20
16145449
2405