detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Jessicaren itzala

Eleberri honetan Francis nerabe bakartia eta Jessica mamuaren arteko harremana kontatuko zaigu, desberdin izateaz eta nerabeek jasaten dituzten traumez ere hitz egingo digu Andrew Norrissek.

Egilea: Andrew Norriss
Itzulpena: Usoa Wyssenbach
Argitaletxea: Desclée
Argitalpen-urtea: 2017

Jessicak urtebete darama hilda Francis ezagutu eta honek ikusi eta entzun dezakeela antzematen duenean. Francisi barre egiten diote eskolan etengabe eta bakartuta sentitzen da. Jessicak bizitza goxatuko dio, barre egingo dute elkarrekin eta berari esker lagun berriak egingo ditu Francisek: Andi eta Roland. Hiruren artean saiatuko dira argitzen Jessica hain gazterik nola hil zen.

Liburuak jazarpenari aurre egiteko proposamenak dituen hezkuntzarako material osagarria eskaintzen du. Ikus hemen.


Hona pasarte bat:

Biharamunean, bazkalorduan jolastokian zehar zihoala, Francisek Jessica bere zain ikusi zuen jarlekuan eserita, izokin-koloreko festa-soineko batekin dotore jantzita.
–  Emakume batek zeraman bart ospitalean – azaldu zion neskak, eta altxatzean buelta oso bat eman zuen azpiko gona agerian utziz-. Gustatzen?
–  Bai horixe – esan zuen Francisek liluratuta- Zoragarria!
–  Sara Burton-ena da.
–  Are zoragarriagoa orduan – esan zuen Francisek. Sara Burton bere diseinatzaile gogokoenetakoa zen, nahiz eta jantzi hura ez zion ezagutzen
–. Nola dakizu berea dela?

(25. or.) 
 

Orrialdeak: 184

detalle2

Dokuteka

B2
2018-02-13

x61pRelaContWAR

16141097

x61pViewCountWAR

9428

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR