detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Sara

Jabi Elortzaren lehen eleberria den honek 15 urte inguruko nerabe-talde baten bizipenak kontatzen ditu. Gazte hauek ikastetxe berekoak dira eta ikastetxetik kanpo ere hainbat kontutan nahastuko dira: abortua, drogak, bortxaketa…

Egilea: Jabi Elortza
Argitaletxea: Elkar
Argitalpen-urtea: 2017

Euren seme-alabak gehiegi babesten dituzten guraso batzuk ere azaltzen dira nobelan, eskolako kontuez eta emaitza akademikoez kezkatuago daudenak balio etikoez baino. Jabi Elortza DBHko irakaslea da eta berak aitortzen duenez, nobela idatzi du zaila egiten zaiolako bere ikasleek atsegin duten euskal literatura aurkitzea. Horrenbestez, esan daiteke nobela hau bereziki nerabe eta gaztetxoentzat idatzia dagoela. 

Hona pasarte bat:
– Jon Ander, haurdun nago.
– Ostia! Zer?
– Ba hori. Ez dizut errepikatu nahi. Asko kostatzen zait esatea.
Bost segundoko isilunea.
– Eta gurasoek ba al dakite?
– Bai. Hori jada ez da arazoa.
– Nola ez dela arazoa?
– Ez. Berdin zait. Amak abortatzera eramango omen nau bihar edo etzi, aitari ezer esan gabe. Ez omen du arazorik nahi. Bakean uzteko esan dit.

(132. or.)

Orrialdeak: 224

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B1
2018-02-20

x61pRelaContWAR

16141355

x61pViewCountWAR

7468

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR