Gaizki ulertua

Eleberriak Denise andrearen eta Yvesen arteko maitasun istorioa kontatzen du. Hasierako pozak, ordea, gutxi iraungo dio bikoteari, Parisera heldu eta klase sozialen arteko ezberdintasuna jasanezina egingo baitzaie.

Egilea: Irène Némirovsky
Itzulpena: Joxe Antonio Sarasola
Argitaletxea: Alberdania
Argitalpen-urtea: 2017

Hendaiako Euskalduna hotelean ezagutuko du Denisek Yves, Lehen Mundu Gerran gainbehera egindako familia burges frantses baten ondorengoa. Bi maitaleek harreman horretan bilatzen dutena, ordea, ez da gauza bera inondik ere. Hendaiako girotik Parisa pasako da istorioa, eta hor, bi pertsonaien arteko harremana baino areago, gerraosteko giroaren kritika mingotsak hartuko du protagonismoa, eta giro horrek nola gaiztotzen duen bien arteko amodioa izandakoa.

Hona pasarte bat:

Jainkoarren, Denise, zer duzu? Ezbeharren bat gertatu al da?
Ezezko keinua egin zion, ez baitzen hitzik esateko gauza. Bere kontra estutu nahi izan
zuen Yvesek, baina Denisek ez zion hurbiltzen utzi, bere bi besoak, amorruz
tenkatuak, aurrera luzatuta.
– Egoista. Egoista halakoa… Ni neure onetik aterata, txarrena pentsatzen. Jainkoak daki zer, ezbeharren bat, istripuren bat… Baina ez, hemen azaldu zara, inolako azalpenik eman gabe….
– Astirik eman al didazu ba? – erantzun zion hotz, begirada bat-batean gogorturik.
– Zaude isilik, utzi bakean, gaiztoa zara, zitala, bihozgabea… Ez daukazu eskubiderik, ulertzen didazu?, ez daukazu eskubiderik niri honela sufriarazteko…

(105. or.)

Orrialdeak: 199
C2
2018-01-24
16140456
1061