Adulterioa interneten

Interneten aurki daitekeen zerbitzuetako bat adulterioaren ingurukoa da. Horren berri labur-labur emango digute albiste honetan.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
NESKA ESATARIA (1): Interneten barna ibili naiz ba gaur ere...
NESKA ESATARIA (2): Bai? Behin behar eta...
MUTIL ESATARIA: Beste ezertan pasatzen al duzu denbora azkenaldian?
NE1:  Azkenaldian gehiago.
M:  Hala esango nuke nik, e!
NE1:  Eske, oso txoko polita aurkitu dut.
NE2: Ea, ze txoko?
NE1: Amorios.com
M: Harritzekoa!
NE2: Maitasun-kontuak al dakartza?
NE1: Beno, bai. Adulteriorako aholkuak ematen ditu.
NE2: A!
M: Zertan zabiltza zu?
NE1: Beno, aizue. Denen premian igual izaten gara, ez dago esaterik, aizu! Kontua da behintzat azkenaldi honetan arrakastarik gehien izango duen helbidea izango dela interneteko adulterioaren hau.
NE2: Lehen ere badira halakoak!
M: Hara bestea ere! Oso jantziak ikusten zaituztet nik kontu honetan e!
NE1:  Ba honek 24 orduko zerbitzua eskaintzen du.
NE2: 24 ordu.
NE1: Bai. Tello arduradunak hala esan du. Telefonoa hartzen langile aktoresak izaten ditu gainera - 24 orduetan.
M: Langile aktoresak?
NE1: Bai. Zuk etxera norbaiten izenean deitzea nahi baduzu, zuk amorios.com-eko erraztasunak ematen dituzten emakume hauek "papera" egiten dute. Hotel bateko harreragilearena, erizainarena, biltzar bateko azafatarena... Zer behar, eta nahi? Huraxe egin!
NE2: Beno, telefono-deietan bakarrik ez,
NE1: Ez. Ez.
NE2: Etxera gonbiteak ere bidaltzen dituzte, ezta?
NE1: Bai.
NE2: Hitzaldi baterako, edo biltzar baterako...
NE1: Hori da, hori da...
NE2: Edo dena delakorako...
M: Oi, oi, nola dakizue kontu honen berri?
NE1: Jakingo ez dugu! Uztailean zabaldu zuten interneten adulterio enpresa hau, eta 10.000 zibernautek egin diote bisita. Eta gu geu barne.
M: 10.000 adultero, eta ni jakin gabe...
NE1: Eta bisita egin dutenen %47a emakumezkoak dira, o sea, gizonezko gehiago...
M: Jope! Ba apuntatu behar dut helbidea nire agendan.  
NE1: A!
NE2: Premian al zaude ba?
M: Beno, nik berez, berez, Ac-live.com-era jotzen dut.
NE1: E, zer da hori?
NE2: Zer da?
M: Ez dakizue? Ja, ja! Adulteriorako erraztasunak ematen dituen beste interneteko beste enpresa bat da.
NE1: A!
M: Europarrentzako eta ipar-amerikarrentzako zerbitzua eskaintzen du, baina zuk esan duzun hori Argentinakoa da, ezta?
NE1: Bai. Bai. Argentinakoa.
M: Ba komeni zait niri. Ezagutzen dut nik emakume ezkondu pare bat, Panpakoak, eta haiei esan beharko diet nora jo nirekin libre egoteko.
NE1: Ya!
NE2:  Besteen zerbitzura zu, beti ere. Haiei...
M: E, garestia al da Argentinako adulteriorako web orri hori?
NE1: Ba kuota urtean 23.000 pezeta.
M: Bua, ez da ezer. Apartamenduko alokairua baino merkeagoa...
NE1: Ai, ama!
NE2: Ikusten?
NE1:  Hau serio ari da gainera.
M: ...ateratzen zait, neronek ordainduko diet. Loturak ondo egin behar dira. Lotu ondo besteak, besteak lotu, norbera libre izateko.

Interesatzen zaizu



B1
2000-10-02
16439112
0:02:34
3166