detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Itzulera

Cristobal nazioartean ospe handia duen artista da. Bere jaioterria den uhartera itzultzean, ezuste latza izango du: turismo-gune erraldoi bihurtu nahi dute etxegintza bizibide duten handiki batzuek. Cristobal ez dago horretarako prest eta uharte osoa artelan bihurtu nahiko du.

Gidoilaria: Bruno Duhamel
Moldaketa grafikoa: Gregorio Muro
Itzultzailea: Migel A. Elustondo
Argitaletxea: Harriet ediciones
Argitalpen-urtea: 2017

Uhartea eraldatzeko ahalegin horretan, Cristobal bere aitaren antza hartzen hasiko da, eta umetan aitarekin zuen harreman mingarria azaleratzen hasiko denez, harreman horrek eragina izango du sortzen ari den artelanean. Baina, Cristobalen ekimenak etsai gogorrak ditu. Eta Ramirez inspektoreak ez daki etsai horiek ote dauden Cristobalen heriotza eragingo duen auto-istripuaren atzean. Zer gertatuko ote da artista hil ostean?

Hona pasarte bat:

Uharte hau ez da existitzen sumendi batek sortu zuelako baino. Eta sumendiak ez zion bere buruari galdetu egiten ari zena ongi edo gaizki zegoen... Artista bat ez da hilezkor bihurtzen baldin ezarritako ordena iraultzen ez badu.

(5.orr.)

Orrialdeak: 96

detalle2

Dokuteka

B2
2018-01-03

x61pRelaContWAR

16139427

x61pViewCountWAR

2643

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR