Mintzamena lantzen: Turismoaren hazkundea
Bat-bateko elkarrizketa egiteko ariketa duzu hau. Gaia: Ona ala txarra da gero eta turista gehiago etortzea Euskal Herrira?
Mintzameneko proposamen honetan bi rol eskainiko dizkizugu aukeran: batak turismoaren hazkundea ona dela defendatuko du; besteak, berriz, txarra dela.
Ariketa egiteko hiztegi lagungarria eta zenbait ideia eskainiko dizkizugu, baita IKASBIL atarian dauden beste material batzuen erreferentziak ere.