detalle irakurgai-mailakatuak-fitxa

Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa

Clémentine emakume gaztea da, galduta dabil, yoga egiten du, baina ez du bere burua aurkitzen. Zoriontsu izan nahi du, baina oztopo asko ditu, eta agian handiena, Clémentine bera.

Talde batean emango du izena, asteburu pasa egiteko toki bakarti batean. Indarberritzera doaz toki horretara, autobusez. Autobusa baso batetik pasatzean, gelditu egingo da etxalde handi batean ondoan, unetxo bat besterik ez, eta Clémentinek komunera joateko baliatuko du geldialdia. Komunetik bueltan, autobusa alde egina da, eta ez dauka autobuseko inori deitzeko modurik. Beraz, asteburua etxaldekoekin igaroko du. Hor aurkituko du bila zebilen zoriontasunaren giltza, besteak beste etxaldeko Antoine jabearen ipuinei esker.
 

Gidoia: BeKa (Caroline Roque eta Bertrand Escaich)
Marrazkilaria: Marko
Margoak: Maëla Cosson

Moldaketa grafikoa: Gregorio Muro
Argitaletxea: Harriet Ediciones
Itzulpena: Joanes Urkixo
Argitalpen-urtea: 2016

  

Hona esaldi batzuk: (Antoine bidaiari handia izan zen garai batean, eta esaldiak bidaltzen zizkion etxera bere andregaiari):
•    Ontziak askoz seguruago daude portuan. Baina ontziak ez dira horretarako eraikiak.
•    Hobe da egitea eta gero damutzea, deus egin ez izanaz damutzea baino. (Boccacio)
•    Badakizu ez garela betirako biziko. Hil ahal gara harmailetan edo agertokian. Hobe izango dugu horra jaitsi eta saiatu. (Les Brown)


(41. or)
 

 

Orrialdeak: 70

detalle2

Dokuteka

B2
2017-02-21

x61pRelaContWAR

16138973

x61pViewCountWAR

3148

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR