Justin Hiriart (edizio osoa)

Arrantzale eta abenturagile hauek, besteak beste, Kanadaraino iritsiko dira harrapakinaren bila. Bidean gazi-gozo asko izango dituzte: kortsario ingeles etsaiak, indiar ez oso atseginak, eskimalak, mortsa-ehiztariak… Jende atsegina ere bai.
Badu Justin Hiriart honek garai hartako baleazaleek ez zuten ezaugarri bat: kontzientzia hartzen du beharrezko baleak baino ez dituela ehizatuko. Izan ere, Justin Hiriarten lehen hiru istorioak 1980 aldera hasi ziren argitaratzen EREIN argitaletxean eta ondorengo biak Ipurbeltz aldizkarian. Istorio sarituak izan ziren. Garaitsu horretan, Habeko mik-eko kolaboratzailea, Gregorio Muro (Harriet) gidoilaria, talde ekologista bateko kide zen, eta horren ondorio da gidoian islatu den ukitu ekologista.
Orain bilduma osoa kaleratu da, ale bakarrean berrargitaratu da, dokumentazio-lan handia eta marrazki ezin zainduagoak dituen edizio dotorean.
Bildumak hitzaurre luze bat du, Murok eta Fructuosok komikigintzari egindako ekarpenaz.

Gidoilaria: Gregorio Muro Harriet
Marrazkilaria: Francisco Fructuoso
Argitaletxea: Erein
Argitalpen-urtea: 2015

Hona pasarte bat:
(Arrantzaleak txalupan):
Kapitainak baleaz: Urperatzen ari da! Azkar, ez dezala alde egin!
Kapitainak bere gizonei: Tira, goazen, boga! Indarrik ez al dago, arraioa! Bareak ematen duzue aza-hostoaren gainean!


(10-11. or)

Aurkezpen eguneko bideoa.

Lehen atala, hemen irakurgai.

C1
2016-01-14
16238840
2348