detalle dokuteka-generico-fitxa

Hitzak jolas, Elhuyarren eskutik

Euskara aberasteko sei hitz-jolas aurkeztu ditu Elhuyar Fundazioak. Jolasak mota askotako erabiltzaileei zuzenduta daude, baita euskara-ikasleei ere. Hitzekin jolastu, entretenitu eta euskara ikasteko aukera bat gehiago sarean!

Hitz-jolas berriak Elhuyar Hiztegiaren webgunean daude eskuragarri, eta baita mugikorretarako aplikazioan ere. Jolas hauek daude aukeran: Hitz-katea, Anagrama, Urkatua, Hitzak konektatu, Asmatu hitza eta Hitza ezabatu. Jolas bakoitzean bi modutara aritzeko aukera izango da: modu librean edo lehiaketa-moduan. Horietako batzuetan, gainera, bertsio erraza edo zaila aukeratu ahal izango da. Gainera, nahi duten erabiltzaileek izena eman eta sailkapenean parte hartu ahal izango dute, beste jokalariekin lehiatzeko. 

Horretaz gain, «Gaurko jolasa» izeneko aukera bat ere egongo da: egunero, sei jolasetako bat egongo da erabilgarri, eta parte-hartzaile guztiek baldintza beretan jolastu ahal izango dute, ahalik eta emaitzarik onena lortzeko.

Jolasetan erabiltzen diren hitz guztiak Elhuyar Hiztegitik hartuak dira, eta erabiltzaileek edozein unetan kontsultatu ahal izango dituzte hiztegiko sarrerak, hitzen esanahiak, erabilerak eta bestelako informazioa ikusteko. Horrela, entretenimendua eta ikasketa lotzen dira, eta jolasean sortzen diren zalantzak argitzeko eta hitz berriak ezagutzeko aukera eskaintzen da.

(Moldatua)

Irudia: Elhuyar Fundazioa

detalle2

Dokuteka

2026-11-03

x61pRelaContWAR

40344786

x61pViewCountWAR

251

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR