detalle dokuteka-generico-fitxa

Trafikoa eta eguraldia zure irratian

Nolako eguraldia egingo ote du gaur? Bezperako edo goizeko lana izaten da eguraldiaren berri izatea, zer arropa jantzi, euritakoa hartu ala ez... erabakitzeko. Irratietako orduz orduko albistegi laburrak egokiak izaten dira horretarako.

Euskadi Irratiko albistegian, ohi bezala, tartea hartu dute trafikoaren egoerari eta eguraldiari buruzko informazioa emateko. Jakin dezagun zer dakarren gaurko. 

 

 

 

Irudia: Google

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Iragarpenaren berri zehatza jasotzeko. Zer eguraldi uste den egingo duela jakiteko. 
Ohi bezala. Normalean bezala. 
Arratsalde-iluntzerako. Arratsalderako eta arratsaldeko azken orduetarako. 
Udako itxura hartuko du. Udakoa bezalakoa izango da. 
Behe-lainoa sortuko da. Lurretik gertu sortzen den lainoa. 
Trumoi-hodeiak garatzen hasiko dira. Hodei ilunak, ekaitza dakartenak. 
Zaparrada mardul. Euri asko. 
Kazkabarra botatzea. Izotz-prezipitazioa, txingorra botatzea. 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ahotsa offean: Euskadi Irratian, eguraldia eta trafikoa.  
Aurkezlea: Errepide-sare nagusira begiratuta ez dagoela apartekorik, horixe Segurtasun Sailean errepikatu digutena. Eta, eguraldiari dagokionez, datozen orduetarako iragarpenaren berri zehatza jasotzeko, bat egin behar dugu, ohi bezala, Euskalmetekin. Bertatik, zuzenean. Maialen Martija. Egun on. 
Maialen Martija: Egun on.  
Aurkezlea: Ze tenperatura ditugu une honetan? 
Maialen Martija: Bueno, ba, une honetan, baxuena Gasteizen dago: bertan 7 °C baino ez daude; Iruñean, 11; Donostian eta Baionan, 12na gradu daude; eta Bilbon epelena: bertan, 14 °C daude. 
Aurkezlea: Eta oraingoz behintzat, esango dugu datozen orduetan giro eguzkitsua nagusituko dela, nahiz eta arratsalde-iluntzerako ekaitzen bat garatuko den, ez? 
Maialen Martija: Hori da, bai. Udako itxura hartuko du eguraldiak, gaur, eguneko ordurik gehienetan. Behe-lainoa sortuko da, eta sortu da jada ohiko lekuetan, baina, jaso bezain laster, goi-hodei finak baino ez ditugu zeruan ikusiko. Beraz, giroa eguzkitsua izango da, eta tenperatura igotzen hasiko da.  
Gainera, gaur hegoaldeko haizea ibiliko da, eta honek tenperaturari igotzen lagunduko dio. Gauzak horrela, beroenak altuak izango dira gaur, 25 °C-ra iritsiko dira termometroak, ia denean; soilik kostaldean, brisa dela-eta, beherago geldituko dira, baina barnealdeko toki askotan 26 edota (eta/edo) 28 °C-ra ere igoko dira maximoak.  
Arratsaldean zehar, bai, trumoi-hodeiak garatzen hasiko dira, eta zenbait tokitan baliteke zaparrada mardulen bat botatzea. Ez dugu, gainera, kazkabarra botatzea baztertzen. Beraz, eguna giro nahasiarekin bukatuko da zenbait tokitan, baina, ordura arte, uda-garaiko eguraldiaz gozatzeko aukera izango dugu. 
Aurkezlea: Eskerrik asko, Maialen. Gero arte. 
Maialen Martija: Zuri. Agur. 

detalle2

Dokuteka

B1
2026-11-03

x61pRelaContWAR

39470646
00:01:51

x61pViewCountWAR

213

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR