Dokuteka
Urtebetetzeetako opariak
Zenbat buruhauste ematen duten haur eta nerabeen urtebetetze-festek! Adibidez, zein opari egin? Gaztetxoek gauza bat nahi izaten dute, baina gurasoek jakin behar dute neurria jartzen.
Irudia: Pixabay
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Oparirik ez egiteko ohartarazten du gonbidapenean. Oparirik ez egiteko jartzen du gonbidapenean. |
Mikel Garcia Idiakez: Opariak bai ala ez? Eta zer motatako opariak? Askok oparirik ez egiteko ohartarazten du gonbidapenean, badaezpada. Beste batzuetan, ohitura dute ikasgelako familia guztien artean opari xume bat egiteko ―edo ez hain xumea―. Eta, adinean gora egin ahala, nerabe eta gazteen artean orokortuagoa dago edo gonbidatu bakoitzak opari bana egitea, edo gonbidatua izan den lagun-taldeak edo kuadrillak opari bat egitea, denen artean erosia. Elkarri oparirik ez egitea ere izan daiteke: lagunek beraiek (eurek) adostu ohi dute, gurasoek gutxiago esku hartzen baitute adin horietan.
Centeno, printzipioz, oparien aldekoa da.
Mireia Centeno: Iruditzen zait opariak bai, ze, azkenean, nik uste dut opariak egitea (egiteak) plazer bat sortzen du, eta jasotzeak ere (bai). Orduan, nik uste dut momentu oso polita dela, ba, aitzakia bezala, ez?, opariak egin... egiteko edo jasotzeko. Gauza da, ze opari, ez? Nik uste dut hor bai, guraso bezala (gisa), eta batez ere hori urte hauetan (adin horietan), oso argi jarri behar ditugula mugak, ez?, ze, azkenean, opariak bai, baina izan daiteke ―eta nik uste dut egokiena dela―, ba, hori, ba, zerbait ―eskulantxo bat― egitea edo zerbait berezia sortzea egun horretarako eta pertsona horretarako (horrentzat). Nik horrela, gertuan ere, seme-alaben kasuan, ikusten dut, askotan, ba, egun horretan norbaitek notatxo (ohartxo) bat emateak, ja, kriston (kristoren) ilusioa egiten diela, ez?
Mikel Garcia Idiakez: Opariak, gonbidatuak, festa-kopurua, festa-mota… Halako saltsa-maltsan, gomendagarria dirudi, ahal den neurrian, familiek gauzak aurrez hitz egitea (egiteak) eta, ahal den neurrian, oinarri batzuk adostea (adosteak). Eta, batzuetan, hitz egiten dugunean, konturatzen gara gehienok antzera pentsatzen dugula.
Zer da beharrezkoa urtebetetze-festa eder bat antolatzeko? Galdera hori egin diogu psikopedagogoari.
Mireia Centeno: Lehenengo gauza, hori, ba, talde bat, taldean zerbait ospatzea, ez? Orduan, argi dago hor, ba, zure lagunekin ospatu behar duzula eta, esan dugun bezala, hor egon daiteke (daitezke) aukera desberdinak (hainbat aukera); baina, alde batetik, hori, elkarrekin egon eta elkarrekin egote horretan, ba, saiatu momentu hori, ba, disfrutatzea (disfrutatzen), ez? Eta egia da, horretarako, ba, agian, egiten dugu, ez?, ba, bueno, janari berezia jartzen dugu, agian, batzuetan, jolas berezi batzuk egiten ditugu... Eta bai, igual, esan bezala, ba, modu batean edo bestean apaintzen dugu, baina listo!
