Nola ospatu urtebetetzeak

Audio honetan ideia batzuk ematen dituzte urtebetetzeak modu ezin hobean pasatzeko. Ea zer iruditzen zaizkizun ideia horiek. Praktikan jartzeko modukoak ote dira?

Gaiarekin lotutako hiztegia:

urtebetetzea ospatu. Gaur 10 urte egin ditu alabak, eta bere urtebetetzea txikipark batean ospatuko dugu.
urte askotarakoZorionak, Amaia, urte askotarako!
urteak bete. Ana 1985ean jaio zen. Beraz, 30 urte beteko ditu 2015ean.
oparitu. Erregalatu. Anderrek 45 urte bete ditu, eta loreak oparitu dizkiote.
belarritik tiratu. Zortzi urte egin dituzu? Belarritik tira egingo dizut zortzi aldiz.
musu eman. Aurpegian bi musu eman dizkiot lankideari bere urtebetetzeagatik.   


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ANTTON TELLERIA. Amaia, gaur zure urtebetetzea da, ezta?
AMAIA. Nire urtebetetzea?!
TALDEAN. Zorionak zuri...
ESATARIA NESKA. Amaia!
AMAIA. Keba!
ANTTON TELLERIA. Zorionak, Amaia, urte askotarako.
AMAIA. Benga, ez disimulatu. Badakit pasta batzuk nahi dituzuela, baina gaur ez da eguna. Benga!
ANTTON TELLERIA. A ez! Bueno, norbaiten urteak izango dira, Amaiaren baten urteak izango dira, eta bere eguna taxuz, fundamentuz eta modu berezian ospatzeko, kontseju batzuk emango dizkizuet.
ESATARIA MUTILA. Bale!
ANTTON TELLERIA. Ideia bat da lagunekin festa bat egitea. Klasiko bat da, baina bueno betiere oso polita geratzen dena. Nik nobedade modura, halere, proposatuko nizueke egitea remember bat.
ESATARIA NESKA. Lagunekin bai, baina remember bat.
ANTTON TELLERIA. 30 urte bete dituzula ospatzeko, egin 10 urteko garai horietako merendolak.
AMAIA. Ai ze onak! Sandwichak,
ANTTON TELLERIA. Txorizo pamplona boiloak , Nocilla boiloak…
ESATARIA MUTILA. Medialunak.
ANTTON TELLERIA. Beste proposamen bat da bidaia berezitxo bat egitea. Horrela zure egun hori lekuren batekin…
AMAIA. Lotuko duzu.
ANTTON TELLERIA. Lotuko duzu. Nik, adibidez, nire azken bi urtebetetzeak kanpoan pasa ditut. Beste plan bat izan liteke, nik oraindik asko praktikatu ez dudana, l’amour, horrela erromantikoa. Ba zure bikotearekin juntatu eta jan tarta kutxarila batekin bakarrik. Beste plan bat paraxutean salto egin…
AMAIA. Esperientzia bat bizi, ezta?
ANTTON TELLERIA. Puenting…
AMAIA. Ezkondu edo…
ANTTON TELLERIA. -ing bukatzen den guztia egin. Esperientziak oparitzearena ere oso modan dago. Esperientziak oparitu. Ez dizut ezer materialik oparituko. Oparituko dizut kaxa puta bat.
AMAIA. Nik horiek gustuko ditut, horiek gustuko ditut.
ESATARIA NESKA. Nik ere.
ANTTON TELLERIA. Amaia, hori gustagarria da baldin eta zu tipo edo tipa formala eta antolatua bazara. Aldiz, zure asteburuak nahiko okupatuta eta fundamendu handirik gabe baldin badauzkazu, opari hori da…
ESATARIA NESKA. Bi urteko marjina daukazu.
ANTTON TELLERIA. Alukeria bat! Orduro zure urtebetetzea ospatzea. Hau da, 10ak, e zorionak, Amaia, benga. (  )
AMAIA. Niri hori gustatzen zait, baita ere.
ANTTON TELLERIA. Orduan, programatu eguna horrela. Eta bukatzeko, beste aukera bat –hau, igual, oso tentagarria ez zaizu egingo–, baina da zure eguna hausnartzen pasatzea: “Gaur 30 urte bete ditut. Zein naiz? Nora noa?
AMAIA. Brrrrrrr!
ANTTON TELLERIA. Nondik nator?
AMAIA. Brrrrrrr! Hori egin dezakezu 22 urte egiten dituzunean, baina hortik gora!
ANTTON TELLERIA. Eta zure urtebetetzea behar bezala ospatzeko, jarriozu zure urtebetetze-egunari… Kaxiano.
ESATARIA MUTILA. O, ez dadila falta hori.
TALDEAN:
                Zorionak,
                zure urtebetetzean
                zorionak
                (e)ta urte askotarako
                zorionak
                belarritik tiratzean
                zorionak
                ta musu bat
                zuretzako

B1
2015-10-07
16271103
00:02:38
8133