Dokuteka
Exisistitu ez diren animalien historia
Bai, sekula izan ez den zerbaiti buruzko historia ere idatz daiteke, laster jakingo duzunez. Animalia fantastikoei erreparatu dienik ere badago.
Irudia: Pixabay
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Ospea ere lortu zuen. Fama, izen ona lortu zuen. |
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Kultura Zientifikoko Katedraren Zientziaren historia.
Gizon hori Bernard Heuvelmans da. Frantzian jaio zen 1916an, eta umetatik zaletu zen animaliekin. Zoologia ikasi eta ospea ere lortu zuen arlo horretan. Baina Heuvelmanasi gehien gustatzen zitzaizkion animaliak ez ziren bere kideek gehien maite zituzten horiek, ezta hurrik eman ere! Izan ere, bere animalia gogokoenak existitzen ez ziren horiek ziren. Heuvelmansek folkloreak sortutako izakiak maite zituen ―esaterako, Ness lakuko munstroa, elurretako gizon izugarria edo itsas suge beldurgarria―, eta erabaki zuen zientziaren aztergai izan behar zutela.
Baina arazo bat zegoen, noski: zientziaren zein arlok hartu behar zuen bere gain lan bitxi hura? Zoologiak ezingo zuen egin, funtsean zoologiarentzat ezinbestekoa delako animaliak benetakoak izatea. Hortaz, Heuvelmansek ez zuen beste aukerarik izan, eta diziplina berri bat asmatu zuen: “kriptozoologia” izena jarri zion. Kriptozoologiak animaliak aztertzen ditu, baina haien existentzia zeharkako frogen bidez soilik baieztatu badaiteke: lekukotzak, desfokuratutako grabazioak eta zalantzazko arrastoak.
1955ean, Heuvelmansek kriptozoologiari buruzko lehen tratatua argitaratu zuen, Bazter utzitako piztien arrastoaren atzetik. Ale mordoa saldu ziren, baina esan gabe doa Heuvelmansek ez zuela frogatu animalia haiek benetan bazirenik. Edonola ere, irudimenak sortutako 600 animalia baino gehiago katalogatu zituen bere ibilbide osoan.
Heuvelmans 2001ean hil zen, Parisetik oso gertu. Gaur egun, baliteke hegodun unikornio baten gainean ibiltzea. Seguru pozik egongo zela horrela.
