Dokuteka
Patinete elektrikoan seguru ibiltzeko
Gero eta patinete elektriko gehiago ikusten dira gure herri eta hirietan. Garraiobide arin eta malgua da, ia jostailua ematen duena; baina errepidean ibiltzeak beti du arriskua, kontuan izanda geure gorputza baino ez dugula babesteko.
Irudia: Pixabay
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Talka bat sufrituz gero. Kolpe bat hartzen baduzu. |
Patinete elektrikoan zirkulatzen baduzu, kontuan izan Stop Bide Indarkeria-tik emango dizkizugun aholkuak:
- Ez ahaztu zure kaskoa. Talka bat sufrituz gero, lesio handiak saihestu ahal izango dituzu, baita zure bizitza (bizia) salbatu ere. Jarri behar bezala, beti zure beharretara egokituta.
- Txaleko erreflektagarri bati esker, bidean beste erabiltzaile batzuek ikusiko zaituzte. Babestu zaitez eta babestu gainerakoak.
- Gogoratu ibilgailu baten zoazela. Beraz, zure joan-etorrietarako bidea errepidea izan beharko da. Araudia zorrotz bete beharko duzu, gainerako ibilgailuetan bezala.
- Patinete elektrikoa ez da jostailua, eta pertsona bakarra ibili ahal izango da patinete bakoitzeko. Erabiltzen baduzu, arduratsua izan zaitez eta egizu modu seguruan.
