detalle dokuteka-generico-fitxa

Patinete elektrikoentzat arau eske

Patinete elektrikoen erabilera asko handitu da azken boladan, eta horrekin batera, nondik, eta nola joan behar duten arautzeko eskaerak hasi dira.

Batez ere hiriburuetan sumatu dute patinete elektrikoen ugaritzea, eta lehenbailehen, oinezkoen, txirrindularien eta patinete elektrikoen arteko elkarbizitza arautzea nahi dute.
 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kazetaria.- Patinete elektrikoak, txirrindulariak eta oinezkoak, denak batera, eremu oso txikian. Irudia askotan kaotikoa da, eta honek argi uzten du patinete elektrikoen erabilera asko ugaritu dela azken aldian gure hirietan.
Gaztea1.- Geroz eta gehiago ikusten dira, ze azken finean, lehen zen, bada, lehen askoz ere garestiagoak ziren eta, …
Kazetaria.- Eta horrek arazo bat baino gehiago eragin du.
Gaztea2.- Musikarekin nengoen eta norbaitek, talk!
Kazetaria.- Espainiako Trafiko Zuzendaritzak patineteen erabilera arautzea erabaki du, udalek hala eskatuta, batik bat euskal hiriburuetako udalek eskatuta. Madrili arau orokor bat egiteko eskatu diote, gero udal bakoitzak bere ordenantza egin ahal izateko.
Gizonezkoa (gaztelaniaz).- Ikusi behar dugu zein abiadura hartzen duten, asegururik izan behar duten ala ez, nondik joan behar duten….
Kazetaria.- Legeak arlo hau arautzen ez duenez, salmentak igo egin dira, asko, gainera.
Gero eta patinete elektriko gehiago ikusten dira gure hirietan, beraz, nolakoa da beraien, oinezkoen eta txirrindularien arteko elkarbizitza?
Gaztea1.- Niretzat, arazo bat izatera iritsi daiteke, ze batzuetan ez doaz bidegorritik.
Kazetaria.- Gehiengoa, arautzearen alde agertu da.

detalle2

Dokuteka

B1
2018-10-22

x61pRelaContWAR

16146955
1:19

x61pViewCountWAR

3859

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR