Dokuteka
Sopelara joan eta esaera eroan
Ezaguna al zenuen dokumentu honen izenburuko esaera zaharra? Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa hain tradizio bihurtu da, ezen bertako esaera izan litekeen.
Irudia: Sopelako Esaera Zaharren Txapelketa
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Martia despeditzeko. Martxoari agur esateko, bizkaieraz. |
Edurne Ayuso, esataria: Gaur, martia despeditzeko, esaera zaharrak izango ditugu hizpide. Izan ere, lehen esan bezala, bihar ospatuko dute Sopelan Esaera Zaharren txapelketaren 28. edizioa. “Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak”, horixe aukeratu duten leloa. Aitor Fernandez de Martikorena Rodriguez antolatzaileetako bat da. Kaixo, Aitor, egun on!
Aitor Fdez. de Martikorena: Bai, egun on!
Edurne Ayuso: Dena prest duzue biharko?
Aitor Fdez. de Martikorena: Baietz esanez gero, gezurra litzake (litzateke); beraz, ez dut esango.
Edurne Ayuso: Eta, Aitor, 28 urteko bidea egin du jada. Bere garaian, zertarako, zergatik eta zertarako sortu zen txapelketa hau?
Aitor Fdez. de Martikorena: Ba, esango dizut lehenengo edizioa izan zela 92an. Ni ez nintzen egon, baina kontatu didate, ba... bueno, eta gero ikusi ditut froga dokumentalak ikusi ditut; beraz, badakit egia dela.
Edurne Ayuso: Pentsa, zera, lehia hartatik jada 28 urteko bidea egin du, eta bihar egingo duzue txapelketa. Zertan datza? Nola antolatzen da Esaera Zaharren Txapelketa hau?
Aitor Fdez. de Martikorena: Bueno, jada pista txiki bat eman dizut, ze bertsoak eta esaerak daude.
Edurne Ayuso: Bai.
Aitor Fdez. de Martikorena: Bueno, kontua da guk zerrenda bat prestatzen dugula: 100 esaera zahar; bueno, barkatu, gezurra: 99 esaera zahar eta bat berria.
Edurne Ayuso: Hara!
Aitor Fdez. de Martikorena: Ze bat berria da. Zuk seguru irakurri dituzula guztiak eta pentsatu duzula “Ai, ze politak esaera zaharrak”. Bueno, pues (bada) bat faltsua da.
Edurne Ayuso: Eta nor arduratzen da esaera zahar faltsu hori asmatzeaz?
Aitor Fdez. de Martikorena: Ni neu...
Edurne Ayuso: Ai!
Aitor Fdez. de Martikorena: ... egia esanda. Bueno, kontua da: 100 esaerako zerrenda daukate parte-hartzaileek. Gero ezin dute erabili, lehiaketan zehar, orduan buruz ikasi behar dituzte, eta entzungo dituzte hainbat bertso, eta bertso bakoitza esaera zahar bati buruzkoa da. Eta euren lana da bertsoa entzun, interpretatu eta asmatu zein den esaera zaharra. Eta gero esan behar dute, gainera, lehiaketa denez, esan behar dute zerrendan agertzen den moduan; hau da, ez du balio aldatzeak.
Edurne Ayuso: Hitz bat aldatzeak-edo, ez: izan behar du zehatz eta mehatz.
Aitor Fdez. de Martikorena: ... ez du balio, horixe bera.
Edurne Ayuso: Konforme. Bai ariketa polita, orduan!
Aitor Fdez. de Martikorena: Egiten dugu goizeko partea (atala), tabernaz taberna egiten dugu, Sopelan. Hau da, Sopelako hainbat tabernak laguntzen digute, eta horregatik, ba, goizean tabernaz taberna egiten dugu lehiaketa, eta bertsoak jada idatzita daude. Horiek egiten dituzte Algortako Bertsolari Eskolako (ALBE, Algortako Bertso Eskolako) lagunek, egiten dizkigute hainbat bertso, eta jada idatzita daude, eta, beraz, bueno, haietako bat atera, kantatu, eta interpretatu behar dute, esanahia interpretatu behar dute parte-hartzaileek. Hori, goizean. Gero, jada, herri-bazkaria egiten dugu, hor Artadi garagardotegian; eta gero jada arratsalderako, jada zuzenean dira bertsoak; jada, hori, Xabat etorriko da, espero dezagun Erika ere etortzea, eta guk ematen diegu esaera, esaera bat...
Edurne Ayuso: Bai.
Aitor Fdez. de Martikorena: ...eta haiek sortu behar dituzte bat-batean bertsoak esaera horren gainean, eta... Bueno, prozedura berbera da, baina goizean bertso idatziak dira, eta arratsaldean bat-batekoak.
