detalle dokuteka-generico-fitxa

Sumina zuzendariek

Zumin nazionala du izena ikastoletako Zuzendarien Mintegiak, ZU-MIN. Akronimo bitxia, ortografia-akats nabarmena du-eta. Apropos hartu ote dute euren sumina adierazteko?

Zumin jardunaldian, ikastolek Iñaki Iurrebaso soziologoa gonbidatu dute hitzaldia ematera. Aurrez, galdera batzuk egin dizkiote, zeri buruz arituko den jakiteko. Adituak euskararen egoera izan du hizpide, eta batez ere ikastolen egitekoaren berri eman digu.

 

 

 

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Minorizazio-egoera. Hizkuntza bat baino gehiago dauden lekuetan, erabilera-eremu gutxiago duenean haietako batek; euskarak, kasu honetan. 
Egoera gorria. Egoera larria. 
Erdararen aldeko erakarpen-indarra. Grabitatea. Irudizko adieran erabili du, erdarak zer eragiten duen azaltzeko. 
Berezko galerarako joera. Berez duen joera, bere baitan duena. 
Erraz iraindu. Norbaiten izenaren kontra erraztasunez egin. Norbaiten aurka erraz aritu gaizki-esaka. 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Bueno, euskara da hizkuntza bat minorizazio-egoera gorrian dagoena, ez? Euskara, erdara... Gurean euskarak eta erdarak duten pisua ikusten badugu adierazle nagusi guztietan, ba euskara azaltzen zaigu ahul, oso ahul. Euskaraz errazago dakitenak erdaraz baino % 8 dira, euskararen erabilera % 12-13aren (13ren) inguruan ibili daiteke gutxi gorabehera; hau da, gure konstante bitalak-edo, ba, oso ahul daude. Eta, gainera, ahuldade orokor horren ondorioz, badago nolabaiteko berezko joera bat galerara, galera horretan sakontzera. Hain indar gutxi edukitzeak dakar gizartean erdararen aldeko erakarpen-indarra, nolabait esateko, ba, oso indartsua izatea eta euskarak izatea berezko galerarako joera bat.  

Hori argazkiaren lehenengo zatia; eta bigarrena: bai gara (bagara) komunitate bat, orain arte behintzat, bizi-nahi handia eduki izan duguna, beste munduko toki gehien-gehienetan baino askoz ere indar gehiago jarri duguna gure hizkuntzaren alde, lotura handia eduki izan duguna eta daukaguna gure hizkuntzarekin. Horrekin lotuta, ba, euskaldun askok, erdaraz errazago egin arren, bere jardunaren parte bat euskarari ematen diote; eta ahalegin berezia egiten dugu seme-alabak edo haurrak euskaraz hazteko, ezta? Eta, bueno, ikastolen fenomenoa ere, besteak beste, horren emaitza da, ezta? Eta hori da gure indargunea, eta horrek uzten digu, ba, esperantzarako tarte bat: gauzak ondo eginez gero, ba, aurrera ateratzeko aukerak izan ditzakegula. 

Ba, bueno, nire iritziz, errealitatea kontuan hartuta, ikastolek eta hezkuntzak orokorrean bi alderdi funtsezko landu beharko lituzkete ―agian, orain arte baino gehiago―. Bat, hizkuntza-gaitasuna: ezin gara konformatu haurrak euskaraz hitz egiten jakitearekin; lortu behar dugu euskaraz erraz egin dezaten, bai erraz adarra jo euskaraz edo erraz iraindu, iraindu behar dutena, euskaraz, eta, ahal baldin bada, erdaraz baino errazago, horrek ondoren lotuta dakarrelako, ba, euskara askoz gehiago erabiltzea. Eta, alde horretatik, ba, adierazkortasuna, hitz egiteko erraztasuna, erregistro informaletan... hori lantzea funtsezkoa da. Badakit hori ez dela berez eskolaren zeregina ―eskolaren zeregina, mundu guztian, gehiago da eremu formala, hizkuntza jasoa lantzea eta abar―, baina oso minorizazio-egoera larrian dagoen herriko eskolak, niretzat…, ikastolak, niretzat (nire ustez) horri ere heldu behar dio, Horri ere heldu behar diogu familietan, horri ere heldu behar diogu komunikabideetatik eta abar. Baina eskolak hor ere ekarpen handia egin dezake.

detalle2

Dokuteka

C1
2026-01-14

x61pRelaContWAR

38945834
00:02:54

x61pViewCountWAR

791

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR