detalle dokuteka-generico-fitxa

Lana ematen du atsedenak!

Bizitzaren hiru laurdenak lotan ematen omen ditugu. Hori esan ohi da, baina pertsona asko, lotan baino gehiago, lo-ahaleginetan egoten da.

Itxura denez, gauez bisitatzen gaituzte mamuek. Bat ezin loa bilduz egongo da biharamunean ere lan bila ibili beharko duelako, eta etsitzen hasia dagoelako; beste bat ezingo da lokartu, biharamunean lanera joan behar duelako eta lantegian giroa oso ozpindua dagoelako; beste batek hurrengo asteko azterketa izango du gogoan, eta gaua emango du sabaiko lanpara armiarma itxurakoari begira, begiak itxi orduko armiarma hori sabaitik jaitsi eta izterrean gora sumatzen baitu; beste bat bere bakardadeari bueltaka arituko da... 

Gero eta jende gehiagok hartzen du loa erraztuko dion pilularen bat. Inguruan suma dezaket, eta datuek ere hala diote. Orfidal edo Lorazepam hitzak sarriago entzuten dira egun, esaterako, masusta edo zura baino. Eraiki dugun gizarte konplikatu eta lehiakor honek loari zenbateraino eragiten dion horrexek adierazten du. Eta loa da norbere itzalaren antzeko zerbait. Ihes alferrik hasiko zara, harrapatu egingo zaitu eta; baina zeu harrapatu nahian hastean, ez duzu inoiz atxikiko. 

Baina beti aurki daiteke arnasa apurren bat eman eta sosega zaitzakeen esaldi edo ideia punttaren bat. Kasu honetan, herenegungo berripapereko azken orrialdean. Josu Iztueta bidaiariaren hitzak dira: «Beti esaten dut zortea dela lurrean lo eginda deskantsatuta jaikitzea; ohe eroso batean lo egin ezinik egotean izaten dira arazoak». 

(moldatua)

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Gauez bisitatzen gaituzte mamuek. Gauez etortzen zaizkigu oroitzapen txarrak, arrisku moduan ikusten ditugun irudipenak. 
Giroa oso ozpindua dago. Pertsonen arteko harremanak ez dira onak. 
Norbere itzala. Gure gorputzak sortzen duen gune iluna, argi-iturri baten aurrean jartzen denean.  
Ez duzu inoiz atxikiko. Ez duzu inoiz harrapatuko. 

 


detalle2

Dokuteka

C1
2025-12-12

x61pRelaContWAR

38808915

x61pViewCountWAR

797

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR