Arazo edo erabaki larri baten aurrean gaudenean askotan entzuten dugu: galdetu burkoari. Orain ikerlari batek burko berezia asmatu du. Berari kontatu behar dizkiozu zure arazoak oheratzerakoan eta hark jasoko ditu eta hurrengo goizean berriro emango dizkizu. Horrela lasaiago lo egitea lortzen omen da.