Dokuteka
TindEHEr
Tinder harremanak egiteko aplikazioari buelta bat eman diote euskal gazteek, euskara eta lurraldetasuna oinarri hartuta.
Premia bati erantzuteko asmoz abiarazia da propio egitasmo hau: «Gazteria euskaldunarengan, eta gazteria militante antolatuarengan, kontzientzia linguistikoa berpiztea, eta lurraldeen arteko harremanak sustatzea». Uztailaren hasieran aurkeztu zuten, Hendaian (Lapurdi). Azaldu zuten Euskal Herriko hainbat eskualde eta herritako gazteak saretzea dela asmoa, eta bereziki Ipar eta Hego Euskal Herrikoak batzea. Izan ere, uste dute azken urteetan «lausotuz» joan direla bi eremuen arteko harremanak. Pozik daude orain. Izan ere, gazte taldeen artean «harrera oso ona» izan du izena emateko deiak.
EHEko eta Gazte Euskaltzaleen Sareko kideek ekainean, egitasmoa aurkeztean, esplikatu zuten haiek erabakiko zutela zein herrik egingo zuten match; eta gaur, hain justu ere, match horien berri eman dute. Agerraldian gazte talde horietako hainbat ordezkari izan dira, eta elkarrekin lehen hartu-emanak izateko aukera izan dute. Bitartean, antolatzaileek gogora ekarri dute nola sortu dituzten bikoteak. «Match horiek osatzeko garaian, bi irizpide nagusi izan dira kontuan: eremu soziolinguistikoa eta lurraldetasuna». Alegia, Iparraldeko eta Hegoaldeko gazteen arteko harremanak joritzea bilatu dute eta, baita ere, euskarari dagokionez «ingurune oso desberdinetako» gazteek elkarren berri izatea.
Finean, aski egoera soziolinguistiko desberdinetako gazte mugimenduek euren arteko dinamika izatea da helburua, jardun hori gero beren herrietara ere irekitzeko, eta, esaterako, urtero elkarren berri izateko bidea emango duten topaketak egiteko, jai giroan.
(moldatua)
Irudia: EHE
|
HIZTEGI LAGUNGARRIA Egin duten agerraldi batean. Prentsaren aurrean agertu, zerbaiten berri emateko. |
