detalle dokuteka-generico-fitxa

Euskaltzaina eta tik okerrak

Euskara jatorraren aldeko ekintzaileek baliabide guztiak erabiltzen dituzte euren eginkizunetan. Sare sozialen garaian, nola ez aprobetxatu aukera hori ahal denik eta jende gehienera iristeko?

Euskadi Irratiko Amarauna saioan, sare sozialetan agertu den kanal bati buruz aritu dira: euskararen inguruko TikTok kanala da, eta haren gidari Koldo Biguri euskaltzain urgazlea gonbidatu dute. 

 

Irudia: Pixabay

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Orainaldi burutugabea. Euskararen kategoria gramatikala, -t(z)en amaieraz osatzen duguna. 
Euskaltzain urgazlea. Euskaltzaindia euskararen akademiaren kidea da. Haren funtzioa da euskaltzain osoei laguntzea Euskaltzaindiko eginkizunetan. 
Basquewashing. -washing erabiltzen da itxuraz zerbaiten alde egiten diren ekimenei esateko; adibidez, ekologiaren aldeko ustezko ekimenak greenwashing dira, LGTBI+ mugimenduaren “aldekoak” pinkwashing... (-washing ingelesezko aditza da, “garbitu” esan nahi du). 

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Gorka.Olatz, zuk ikusi duzu? 
Olatz. Zer? 
Gorka.TikToken agertu zaizu? 
Olatz. Zein? 
Gorka. Hauxe. Hauxe: 
Ahotsa offean. Kaixo, Koldo naiz. eta hau Euskaraok kanala da, euskara zuzenaren kanala. Gaur, aditzaren orainaldi burutugabea deitzen denarekin egiten den akats bat ikusiko dugu: etortzen naiz, adibidez, edo jaten dut...  
Kaixo, Koldo naiz; baina gaur ez dut euskarazko hitz edo esamolde okerren bat zuzenduko, baizik eta TikToken bertan topatu ditudan bideo batzuek euskarazko pare bat hitzi buruz ematen dituzten azalpen okerrak.  
Usaindu aditza pertsona batzuek gaizki erabiltzen dute, batez ere zerbaitek ondo edo txarto usaintzen duela esaten dutenean. Zer esan behar dugu horrelakoetan? Ba, lore honek usain ona edo ederra du. 
Gorka. Euskaraok kanala, euskara zuzenaren kanala. Koldo Biguri, euskarako itzultzaile, euskaltzain urgazle eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, egun on! 
Koldo. Bai, egun on. 
Gorka. Bueno, orain zure kargu horiei guztiei beste bat ere gehitu beharko diegu. TikTokerra ere bai, ezta?, esan beharko dugu. 
Koldo. Bai, antza. 
Gorka. Euskaraok kanala sortu duzu uda honetan Tiktoken, euskara zuzenaren kanala. Beharra dugu, Koldo? 
Koldo. Bueno, beharra... Nik uste dut ez datorrela gaizki horrelako zerbait egotea. Tiktok, bueno, jende askok ikusten duen, zera, erreminta bat da, eta beharbada beste bide batzuetatik zailak izango liratekeen mezuak eman daitezke, nik uste dut. Gero, bestalde, bueno, hor jarri duzuen pasartetxo horretan ere komentatzen da, TikToken euskarari buruz-eta, batzuetan, badaudela bideo batzuk, enfin (tira), halako itxura ederra eman nahi dutenak, euskararenak, eta gero ematen dituzten ideiak ez dira zuzenak, eta, bueno, nik uste dut, jende askok ikusten dituenez gauza horiek, merezi duela, baita ere, horien azalpen egiazko bat ematea. 
Olatz.Bai, horri basquewashing esaten zaio, eta basquewashing delako bideoetan, esan duzun bezala, azaltzen dituzte, ba… Gaztelera hutsean egiten dituzten bideoak dira, gainera, eta euskaraz hau erromantizatu egiten dute nolabait, ez?, mitifikatu bezala (mitifikatu-edo). Badugu adibideren bat: 
Ahotsa offean.  Por ejemplo: en euskara no decimos parir; decimos erditu que es algo así como dividirse por la mitad.  
Beste ahots bat offean: En euskera, no decimos horizonte; decimos ortzimuga, que significa límite del cielo.  
Beste ahots bat: En euskara, vecino se dice bizilagun… 
Olatz. Esan bezala, euskaraz… 
Gorka. Amigo de la vida bizilagun, ezta? Klaro (Bai, ba), horrelako itzulpenak eginda… 
Olatz. Amigo de la vida eta horrelako itzulpenak egiten dituzte. Orduan, zuri zer iruditzen zaizu jendeak horrelako bideoak egitea? Ez dakit… 
Gorka. Zuzenak dira? 
Olatz. ...zuzenak diren eta, igual, kalte baino… mesede baino, kalte egin dezaketen horrelako bideoek. 
Gorka. Hombre (Tira), aber… Erdaldunengana iristeko baldin badira, eman nahi duten ideia nik uste dut okerra dela, azken batean, bai? Enfin, hau, zuk esan bezala, nolabait, erromantizatu egin nahi dute edo euskararen bitxitasuna-edo, enfin, mezu horrekin bat datozen bideoak izaten dira, bai? Eta, betidanik gainera, eman izan diren ideiak dira, euskarari buruzkoak: euskara dela hizkuntza bat oso bitxia, oso aparta, ez dakit zer... eta, beharbada, horrek… horregatik merezi duela eta ez dakit zenbat...  
Gorka. Altxor bat, ez? Nolabait… 
Gorka. Bai, altxorrarena, baina, hain zuzen ere...  
Gorka. …piratek itsas azpian kaxa batean sartuta izaten zutena bezalako bat, ez? Altxor bat, han dagoena, ez? 
Koldo: Hori da arazoa. Euskara (Euskarak) izan behar du hizkuntza bat erabilia, batez ere, eta klaro erdaraz egiten baldin badira honelako gauzak, ba, ez dakit. Egia esanda, bueno, badaude edukiak euskaraz, baita ere, TikToken, baina nik uste dut itsaso... erdaldun itsaso batean daudela asko galduta, bai, eta, bueno, ba, edukiak eranstea nik uste dut ideia ona izan daitekeela.  
Gorka. Eta horri deitzen zaio basquewashing. 
Olatz. Basquewashing esaten zaio horri. 
Gorka. Pinkwashinga ezagutzen genuen, eta basquewashinga ere bai. Begira: garbiketa; basque, euskaldun... 
Koldo. Bai. Nik kanpoeuskaldun deitzen diot.  
Gorka. Nola, nola? 
Koldo. Kanpoeuskaldun. 
Gorka. Kanpoeuskaldun. 
Koldo. Bai, badago euskaraz kanpolarrosa esaten den hitza. Enfin, kanpotik larrosa (arrosa) kolorekoa dirudiena, baina barrutik beltz-beltza dena; ba, bueno, kanpotik euskalduna dirudiena, baina barrutik erdalduna dena, ba, kanpoeuskaldun. 

detalle2

Dokuteka

C1
2025-11-26

x61pRelaContWAR

38790650
00:04:21

x61pViewCountWAR

1243

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR