Dokuteka
Sarasolari galdezka: 'sustatu' hitza
Astero bezala, hitz bati buruz galdetu zioten Euskadi Irratiko Mezularia saioan Ibon Sarasola euskaltzain eta hiztegigileari: gero eta gehiago entzuten dugun SUSTATU hitzari buruz, hain zuzen ere. Ibon Sarasolak 'sustatu' hitzaren inguruko gogoetaz gain, gogoeta zabalagoa egin du Iparraldeko eta Hegoaldeko hitzen inguruan, hitzek hartzen dituzten adiera berriez eta euskarak dituen beharrez.
ESATARIA.- Azkenaldian erruz erabiltzen dugu babesteko, indartzeko, bultzatzeko… Ministerioa ere jarri diogu, ez dakigu sustatzekoa den ala ez hitz honen erabilera, sustoarekin antz handia duelako, baina “sustatu” hitzari buruz galdera gure profesoreari. Ibon Sarasola, arratsalde on.
IBON SARASOLA.- Arratsalde on.
E.- “Sustatu” ondo erabiltzen ari al gara azkenaldian? Oso joeran jarri den hitza…
I. S.- Beno. Nik uste gauza konplikatuagoa dela, e? “Sustatu” euskal hitza da, Hegoaldean gauza bat esan nahi du: o sea, susto hartu. Nik ez nuen besterik esaten etxean. Eta Iparraldean beste zentzu bat du. Baina familia bateko hitza da. Adibidez, gauza bera gertatzen zaie hainbat eta hainbat hitzi. “Gatazka”, adibidez. Ze “gatazka” Iparraldeko hitza da, pasatzen da hegora beste esanahi batekin. “Gatazka” Iparraldean da “sesioa, eztabaida…”, horrelako kontuak, baten batek pasatzen du Hegoaldera esanez “conflicto” dela eta, aber, ze arrakasta izan duen.
Modako hitza izan liteke “gailu”. “-Gailu” atzizkia da, Iparraldeko atzizki bat, ez da hitz bat, da atzizki bat. Adibidez, “ongarri” beraiek “ongailu” esaten dute, e? Zer gertatzen da? Ba eman dezagun guk “pizgarri” esaten duguna beraiek “pizgailu” esaten dutela, orduan pizgailu>pizteko gailu>, Hegoaldera pasatzen da ba hori dispositivoren balio bezala. Eta “sustaturekin” antzeko zerbait pasatu da. “Sustatu” berez da, “gartu, goritu, sukartu”… horrelako hitza… horrelako esanahia du. Kontua zein da? Horrelako tranpak egiteko, beno tranpak, hitzak, zera, Iparraldekoa izan behar du. Har dezagun, “ezker anitza”. “Anitz” eta “asko” jende guztiak dakien bezala, sinonimoak dira. Zuk esaten diozu hegoaldeko bati, e, “izquierda plural”, euskaraz “ezker askoa” esaten da, eta esaten dizu adarra ez jotzeko, baina zuk esaten badiozu “ezker anitza” dela, berak nola ez duen “anitza” ezagutzen, pentsatzen du “beno, hala izango da”. Eta horrela sartzen da. “Sustatu” berdin. “Sustatu” berez esan dizut, ez du zerikusirik “bultza” edo beno zera, “fomentar” edo halako horrekin. Baten batek sartzen du, sartzen da momentu batean, eta orduan, klaro, ba horrela erabiltzen da. Gaizki dago? Nik ezetz esango nuke. Gehiegi erabiltzen da? Nik ezetz esango nuke. Ze klaro, “fomentar, fomento” esateko nik ez dut besterik ezagutzen, “bultzatu” agian, baina ez bati. “Incentivar” esateko nik ez dut besterik ezagutzen. “Promocionar” esateko ez dut besterik ezagutzen, hombre, “promover”-en, agian baten batek “eragin” erabil dezake… Ez dakit, baina uf, … nik uste hau hizkuntzaren, batasunaren esan nahi dut, zera, tresna zabal bat da, hitz asko eta asko harrapatzen dituena, Iparraldetik Hegoaldera sartu beste esanahi batekin, inor ez da konturatzen ze Iparraldeko esana ez du ezagutzen, funtzionatzen dute… Nik, desde luego, “gailu” erabiltzen dut zera, zera esateko, “dispositivo” esateko inongo problemarik gabe, eta nik uste hori dela bidea.
E.- Um. Um. Tira, “Sustatu” aditza da, “sustapen” izentzat hartu izan dugu…
I. S.- Are gehiago behar dena, ze esaidazu Ministerio de Fomento nola esango duzun bestela? Adibidez. Adibidez, e?
E.- Um. Um.
I. S.- Ez? Nahitaezkoek dira. Eta nahitaezkoak diren… sasi-tokia dutela? Hor konpon! Egia esan, hor konpon!
E.- Um. Um. Eta adjektiboa?
I. S.- Funtzionatzen du, jende guztiak erabiltzen du, ba zer gehiago nahi duzu?
E.- Eta adjektiboa nola izango litzateke, nola da, “sustagarria”?
I. S.- Baina, ze, zeren adjektiboa? Zer esateko edo? Klaro, ulertzen?
E.- Galdera ona.
I. S.- Um! Ze, ze esateko, klaro… Aber, hauek denak, argi dago, daudela itzultzen, erdaratik itzultzen ari garenean behar ditugun gauzak. Itzuli beharra daukagu, hori ez du inork demostratu beharrik. Eta alde horretatik, ba esaidazu zer adjektibo? Klaro, orduan, zera, “sustagarri”? Bale! “Fomentativo”, horrelako zerbait. Igual askotan badago euskarazko bat erderazkoaren sarri kide ez dena, baina igual ondo etortzen dena, ezta?
E.- Ederki ba. Hortxe dago gogoeta. Ibon Sarasola, eskerrik asko.
I. S.- Beno, gero arte.
E.- Aio. Ondo segi.
I. S.- Aio.
