detalle dokuteka-generico-fitxa

Garraio publikoa, zure onurarako

Bihurtu zure bidaiak atsedenaldi: deskonektatu gidatzetik, gozatu bideaz, gorde dirua eta hartu arnasa garbiago. Garraio publikoa, zure onurarako.

#ekin_transformazioa EITBren kanpaina bat da, gizartean aldaketak sustatzeko asmoa duena. Ikus-entzunezko laburrak dira herritarrak kontzientziatzeko. Ale honek garraio publikoaren erabilerari begiratu dio. 

 

 

Irudia: Pixabay

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA  

Asmo onak. Zerbait egiteko nahia; normalean, urte hasieran edo ikasturte berriarekin batera.
Aurreztea lortu. Diru gutxiago gastatzea eta gastatu gabekoa gordetzea. 
Trafiko gogaikarria. Trafiko desatsegina, nekagarria. 
Sekulako kutsadura. Kutsadura oso-oso handia. 
Baliabiderik onena. Modurik onena. 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kurtso berrian, bueltan dira asmo onak: “Gehiago irakurriko dut”; “Aurreztea lortu behar dut”. Baina, horrez gainera, bueltan da goiz jaikitzea, atzera eta aurrera ibiltzea eta hirietako trafiko gogaikarria. Jakin duzu lanerako joan-etorrien % 60 auto pribatuetan egiten dela? Horrek auto-pilaketak sortzen ditu puntako orduetan, errepideak kolapsatzen ditu, eta sekulako ingurumen- eta hots-kutsadura eragiten du. Eta, gainera, askotan, pertsona bakarra dago auto bakoitzean. Ibilgailua partekatzea aukera ona izan daiteke, baina garraio publikoa da trafikoa optimizatzeko baliabiderik onena. Izan ere, gure joan-etorriak eraginkorragoak eta jasangarriagoak dira hari esker, eta, gainera, aurrezteko modu bat ere bada, autoarekin lotutako gastuak ―erregaia, mantentze-lanak, bidesariak...― garraio publikoarekin lotutakoak baino lau aldiz handiagoak izan daitezke-eta. Hasi (has) dezagun kurtso berria asmo onez beteta. Hartu liburu on bat eta eraman zaitzatela!  

EITB, gizarte-transformazioan ekinean. 

detalle2

B1
2025-09-23

x61pRelaContWAR

38426255
00:01:18

x61pViewCountWAR

867

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR