Gidabaimena? Zertarako?

Bagera Elkartearen “Atzean Zuloa” bideo-saileko atal honetan, gidabaimena ez ateratzeko hainbat arrazoi ematen ditu era umoretsuan esketxeko protagonistak.

 

Bere arrazoiak zein diren eta  gidabaimenik gabe nola moldatzen den jakin nahi baduzu, ikusi segidan duzun bideoa. 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA 

Hori da lehentasuna? Hori da gehien behar dena, beharrezkoena dena?

Urruti samar joan. Nahikoa urrun joan. Aurkakoa: gertu samar joan.

Dirua xahutzen du. Dirua erruz gastatzen du, gehiegi, alegia.

Kristoren dirutza gastatzen dute. Dirua erruz gastatzen dute, neurririk gabe gastatzen dute.

Edozein matxura. Hondatu den edozer gauza. 

Esne-mamitan hazi. Kapritxo guztiak emanez hazi, era erosoegian arazorik ez izateko.

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Ikusi atal guztiak: http://www.atzeanzuloa.eus/  

Telegram kanala: https://t.me/atzeanzuloa  

Atzean Zuloa Donostiako Bagera Elkarteak Hiru Damatxo ekoiztetxearerekin batera sortutako ikus-entzunezko proiektua da. 2018an hasi zen, eta 2021ean 4. denboraldiari ekin berri diote. Esketx laburretan, umoretik erreparatzen diete gaur egungo gizartearen herrenei, estereotipo zahar eta berriak arakatuz. Eta bide batez, gure buruaz barre eginez. Izenak dioen moduan, denok baitugu, agerian edo ez, atzean zuloa.  

Esketxotako pertsonaiak gorpuzten dituzten aktoreak Ivan Aizpurua eta Nerea Aranburu donostiarrak dira.  

Bagera: https://bagera.eus/  

Hiru Damatxo: http://www.hirudamatxo.eus/  

"Atzean Zuloa" Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren menpeko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak babestutako ekimena da. 

 

Ivan Aizpurua aktorea. Berriz esango dut! nik ez daukat gidabaimenik. Zertarako? Horrela, hiri batean bizita. Horrelako garraio publikoekin eta horrela, ez du merezi. Badakizu,  pertsonala politikoa da.  

GIDABAIMENIK EZ IZATEA DA BERE EKINTZA IRAULTZAILEENA 

Hemen mundu guztiari 18 urte bete eta, tak, gidabaimena oparitzen diote, gurasoek ordainduta. A klaro, (jakina!), ze gizarte-eredu da hau?  

GURASOEK EZ ZIOTEN ORDAINDU NAHI IZAN 

Emaiozu, ez dakit, bizikleta bat, baratze bat, edo ordaindu iezazkiozu yoga-klase batzuk. Nik zer dakit? Baina gidabaimena? Hori da lehentasuna? 

GEROZTIK TRAUMATIZATUTA DAGO 

Asteburu batean, bada, urruti samar joan behar duzula? Bueno! Bada, sartu Ba Bla Car-en! Kotxeak, daudenak, konpartitu (partekatu). Beti dago zuk joan nahi duzun leku horretara joan behar den beste norbait.  

DIRUTZA XAHUTZEN DU BLA BLA CARREN 

Mendira ere autobusean joan zaitezke eta! Edo trenean. Adibidez, Adarrara. Urnietara Renfen joan, eta di-da, gailurrean. Baina klaro (noski), hemen jendeak kotxean joan nahi du goraino, gero 200 metrotxo egin, eta klaro (noski), argazkia ateratzeko. Ez. Ez.  

BI URTEAN EZ DU MENDIA ZAPALDU 

Iepa! 

Egia esan, ni gehienetan, aber, lagunekin joaten naiz, e! Nigatik baino gehiago, nik beraiengatik egiten dut. Aber! Kristoren dirutza gastatu dute katxarro (traste) horretan. BaDA, erabilera eman beharko zaio! Bueno, eta ez dudana ulertzen da zertarako nahi dituzten 7 asiento (eserleku) gero beraiek bakarrik joan behar baldin badira. Hori, hori ezin dut ulertu. 

GIDABAIMENIK GABE BIZI DAITEKE LAGUNEK GIDABAIMENA DUTELAKO 

Aseguruak, OTA (TAO), ITVa (IATa), (aseguruak, TAO, IAT),  gurpilak, edozein matxura: gastuak eta disgustuak, besterik ez.  

ESNE-MAMITAN HAZI DUTE 

Gidabaimenik gabe ibilita, bada, bueno, pertsona bat ibiltzen da beste, beste pausu batean. Ez dakit nola esan, bada, kontenplatiboago bezala, ez? Niri, adibidez, horrek poemak idazteko aukera eman dit orain.  

GOIZETIK GAUERA, IDAZLE 

A, badakizue Harkaitz Canok ez daukala gidabaimenik?   

B1
2021-05-20
28264775
02:19
2276