detalle dokuteka-generico-fitxa

Zertarako erabili balearen hezurrak?

Jakina da zein garrantzi izan duen balearen arrantzak Euskal Herriko historian. Jakina da haren koipea eta haragia oso estimatuak izan zirela antzina. Hezurrak ere bai?

Balea-arrantzak Euskal Herriko ekonomiari eta itsas kulturari bultzada eman zion Erdi Aroan eta Aro Modernoan. Euskal baleazaleek Atlantikoa zeharkatu zuten, eta Ternuaraino eta Islandiaraino iritsi ziren. Gizakion eta balearen arteko harremanaren arrasto ugari dugu; dirudienez, baita historiaurrean ere. EITBko Gaur Egun albistegian, baleari buruzko erreportajea eman dute. 

 

Irudia: EITB

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Bizirik dirau. Bizirik jarraitzen du. Iraun aditz trinkoaren 3. pertsonako forma.
Makina bat armarritan. Armarri askotan. Familia edo herri bateko sinboloen irudipen grafikoa da armarria, normalean harrizkoa eta ezkutu formakoa.
Zetazeoen hezurrak. Balearen, izurdearen, kaxaloteen... hezurrak.
Adituak. Gai bati buruz asko dakitenak.
Harreman estua. Oso-oso gertuko lotura.

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Jonan Apaolaza, aurkezlea. Jakinekoa da euskal arrantzaleek balearekin izan zuten harreman estua. Trebeak ziren balearen arrantzan, baina ez genekien historian horren atzera egin zitekeenik. Duela 20.000 urte baleen hezurrekin egindako tresnak aurkeztu dituzte Kantauri kostaldeko hainbat kobazulotan, tartean Lekeitioko Santa Katalinan. 

Off ahotsa. Anarri Punta, Orio. Hemen ehizatu zuten azken balea euskal arrantzaleek, 1901ean. Hura bukatu zen, baina balearen arrantzak bizirik dirau makina bat armarri eta iruditan. Uste baino askoz zaharragoa da, gainera, balearen eta gizakiaren arteko harremana. 20.000 urte dituzte Kantauri kostaldeko hainbat kobazulotan aurkitutako tresna hauek, balea-hezurrez egindakoak. Ehizarako dira gehienak. Aranzadi elkartea partaide izan da nazioarteko ikerketan. Asturiaseko kobazulo batean aurkitu dugu Jesus Tapia arkeologoa.  

Jesus Tapia. Ikusi dugu zetazeoen hezurrak ere erabiltzen zituztela tresnak egiteko, eta bereziki armen puntak egiteko.  

Off ahotsa. Bost balea-espezieren hezurrak erabili zituzten tresna hauek egiteko, eta oso preziatuak omen ziren. Ikerketak harrituta utzi ditu adituak.  

Lehen urrats bat besterik ez omen da historiaurrean baleek eta gizakiek izan zuten harremanaz gehiago jakiteko. Uste baino harreman estuagoa eta zaharragoa.

detalle2

Dokuteka

B1
2025-10-06

x61pRelaContWAR

31892634
00:01:32

x61pViewCountWAR

1204

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR