Bakoitzak bere forma
Zergatik dira ogi batzuk borobilak eta handiak, eta beste batzuk luzeak eta estuak? Ogi-mota bakoitzak bere forma du, baina zein da arrazoia? Nondik dator ohitura hori?
Ogiek forma bat ala beste bat izatea, ez da kasualitatea. Arrazoi bat dago horretarako. Gasteizko Mamia okindegiko Txema Pascual okinak kontatu du, bideo honetan.
Argazkia: Pixabay
Iturria: Joseba Arguiñano sukalerrian
HIZTEGI LAGUNGARRIA Historian zehar. Historiaren garai desberdinetan, zaharrenetik berrienera. |
Hemen prestatu ditugu hiru bodegoi, eta, bodegoi bakoitzean, oso ogi desberdinak. Alde batetik(an), hemen dauzkagu hogazak (ogi biribilak) edo ogi handiak, hemen baguette edo barra-formakoak, eta hemen molde ogiak. Eta zergatik, eta zergatik orden(a) honetan? Historian zehar ez dira beti forma guzti hauek egin.
Lehendabiziko garaietan, erromatarrek egiten zuten (zituzten) horrelako ogiak, horrelako formekin, borobilak (biribilak) edo hogazak, edo luzeagoak, baina formatu handiak. Ponpeian agertu ziren, erupzioa egin (gertatu) ondoren, hango okindegietan, labeetan, horrelako ogiak. Eta Napoleseko museoan agertzen dira horrelako formak, eta mantendu dira 2.000 urte eta gero. Eta zergatik ziren horrela(koak) edo hain handiak? Kasu honetan ikusten da zer-nolako ogia, familiarra. Orain dela urte batzuk (batzuetara) arte, ogi asko jaten zelako. Gero, adibidez, hemengo baserrietan egiten zen ogia, baina ez zen egiten egunero. Agian, astean behin egiten zen, eta ogiak mantendu behar ziren aste osoan zehar, jateko. Eta zergatik handia? Batez ere hezetasuna mamian dago, eta horrelako pieza handi batean, hezetasun asko mantentzen da barruan.
Gero, urteekin, irin zuriak, arroz zuria, azukre zuria… eta Parisen, edo Frantzian, sortu ziren horrelako formak: finagoak, ogi arinagoak, eta egunero jateko, edo erosteko okindegietan. Eta gero hau, Ingalaterran batez ere, sortu ziren molde(zko) ogiak. Eta zergatik molde(zko) ogia? Molde batean egiten delako edo jartzen delako orea, eta hemen sartzen da labean. Industrialek, Ingalaterran, egin nahi zuten ogi bat mantentzeko (mantenduko zena) egunetan zehar. Eta zer egiten zuten? Gehitzen zuten zerbait, biguna izateko: koipea, margarina, gurina, olioa eta, normalean, azukre pixka bat. Eta normalean, hau da, poltsetan sartzeko, eta mantentzeko etxeetan, asteetan. Eta kontserbanteak (kontserbagarriak) jartzen badituzu, ba ez dakit, hilabeteak.
Guk, adibidez, gure okindegietan egiten dugu bai, horrelako molde ogi normal bat, biguna, gurinarekin, azukre eta esnearekin. Baina zergatik ez ogi normalak? Adibidez, hau da ogi integral bat, baina molde batean sartu dugu. Edo hau mahats-pasa edo intxaurrekin, edo limoia eta txokolate zuriarekin. Azkenean, moldea da, molde ogia, molde baten barruan egina dagoelako.
Bueno, ba, ikusi duzue zenbat forma desberdin(ak) egiten dugu gure okindegian, hemen Artepanen, gure oreekin. Eta hemen jarraitzen dugu lanean, nahi duzuen arte. Eta gogoratu: erosi ogi ona; erosi okindegietan, zuen herriko edo hiriko okindegietan. Eta, de paso (bide batez), galdetu okinei zergatik egiten duten forma hau edo bestea. Nahi duzuen arte.