Muga-zergak

Sarri oso kontziente ez bagara ere, muga-zergek kontsumitzaileongan eta enpresengan eragin nabaria daukate. Hala, Trumpek iragarri berri dituen zergek zer-nolako eragina izan dezakete euskal gizartean?

Bideo labur honetan, Esti Cosano EITB mediako albistegietako ekonomia arduradunak Trumpek iragarritako muga-zergen eraginaren garrantzia aztertu du. 

 

 

 

 

 

Irudia: Markus Distelrath, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Muga gainditu. Marra, mutur edo helmuga bat pasa.
Gerra piztu. Gatazka abiarazi. 
Muga-zergak. Herrialde aldaketa medio ezartzen diren zergak.
Arreta handiz jarraitu. Segimendu zorrotza egin.
Bete-betean eragin. Zuzeneko ondorioak sortu.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Esti Cosano, EITB mediako albistegietako ekonomia arduraduna. Ondasun edo produktuei ezartzen zaizkien zergak dira, herrialde baten muga gainditzen dutenean, eta, beraz, inportazioei eta esportazioei ezartzen zaizkien zergak dira.
Kasu honetan, kostuak handitu egiten dituzte, eta horiek guztiak kontsumitzaileek ordainduko dituzte -enpresez gain, noski-.
Gaurtik aurrera piztu dela jada gerra komertzial bat, ezta? Estatu Batuak eta Txinaren arteko gerra komertzial bat, eta ikusi beharko da horrek zer ondorio dauzkan ekonomiarentzat.
Kezkagarria oso, ze inpaktu izango duen, kontuan izanda gaur egun zenbat ondasun eta produktu mugitzen diren mundu mailan, ezta? Euskal ekonomiaren ikuspegitik kezka handiz jarraitzen den kontua da, izan ere, enpresa askok dauzkate interesak Estatu Batuetan. Gaur egun ez da sozio (bazkide) komertzial nagusiena, laugarren sozio komertziala da.
Gure esportazioen laugarren helmuga da Estatu Batuak, baina egia da azken urteetan asko hazi direla bertara bidaltzen diren produktu kopurua.
Gaur egun, pentsa, 1.000 bat enpresek daukate harreman komertzial sendo bat Estatu Batuekin. Estatu Batuek Europari muga-zergak ezarriko balizkio, eta hori da Trumpek esan duena edo iragarri duena edo mehatxu hori, behintzat, mahai gainean badago, arreta handiz jarraitu beharreko kontua da, bete-betean eragingo liekeelako euskal enpresei.
C1
2025-02-05
31396694
00:01:19
601