Hildakoen arrasto digitala
Norberaren bizitza digitalak uzten duen arrastoa ez da pertsonarekin batera desagertzen eta, hala, datu horiek guztiak erabiliz, hildakoekin hitz egiteko aukera eskaintzen hasi da hainbat aplikazio. Norena da baina datu-jabetza hori?
Itziar Alkorta EHUko zuzenbide-irakasle eta bioetikan aditua gai honi buruz aritu da Euskadi Irratian.
Elkarrizketa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu.
Irudia: Izhar ahamemd, Pixabay
HIZTEGI LAGUNGARRIA Konportamentua itxuratu. Jokatzeko era, modua, imitatu. |
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Off ahotsak. Begira, gaur medikuan egon naiz… Egia esan ez zinen oso aurpegi onarekin joan etxera…Bale, bueno, deskantsatu eta…Zer moduz?...
Esataria. Denok uzten dugu arrastoa gailu elektronikoetan, gero eta gehiago: irudiak eta ahotsa ere bai.
Off ahotsak. Joango naiz… zer iruditzen zaizu… hitz egingo dugu, eskerrik asko!...
Esataria. Eta uzten dugun arrasto hori hor geratzen da kasu batzuetan betiko: hil osterako ere bai, hala nahi izanez gero. Hildakoak hil ostean birtualki biziberritzekoa.
Aukera horretan merkatua ikusi dute askok. Adimen artifiziala baliatuta gertuko hildakoekin hitz egiteko aukera eskaintzen duten zerbitzuak ari dira sortzen, Jone.
Esataria 2. Eta ez dira bat eta bi: sarean aurkitu ditugu hainbat. Algoritmoa baliatuta. Adimen artifizialak pertsona batek sarean utzi duen informazio guztia jaso dezake, izan sare sozialetako postak, sortu ditugun bideoak, gure argazkiak, mezu elektronikoak, audioak, eta oinarri horretatik abiatuta, sare neuronal batek informazio hori prozesatzen du eta ikasi egiten du gure jarrera, gure konportamentua itxuratzen. Gu hiltzen garenean, beste gu birtual bat sortu liteke hala. Bilaketa azkar batean sarean topa litezkeen produktuak dira. Negozio aukera oso bat ari da zabaltzen.
Esataria. Itziar Alkorta egun on.
Itziar Alkorta. Egun on!
Esataria. EHUko zuzenbide irakasle eta bioetikan aditua. Zirrara pixka bat eragiten du, e?
Itziar Alkorta. Bai, beldur pixka bat ematen du, ezta?
Esataria. Ez genuen uste hainbeste produktu dagoeneko merkatuan zeudenik. Hildakoekin hitz egitea gizakiari esan daiteke bere sorreratik sortu izan zaion nahi bat dela, nahi hori gauzatzen laguntzera dator teknologia hau edo badauka iruzurretik puntu bat?
Itziar Alkorta. Badauka iruzurretik puntu bat.
Esataria 2. Eta galdera da hori etikoa ote den; hildako batekin elkarrizketa bat izatea etikoa ote den.
Itziar Alkorta. Horixe da. Hor badakigu ez dela benetan hildako hori hizketan ari.
Hor, dudarik gabe, bai etika aldetik eta bai zuzenbide aldetik muga batzuk jarri behar ditugu.
Esataria. Eta norenak dira guk bidean uzten ditugun arrasto horiek guztiak hiltzen garenean? Horiek, berez, gure ondokoek nahi duten bezala erabil ditzakete?
Itziar Alkorta. Ba, horixe da, hain zuzen ere, daukagun lehendabiziko arazoa edo lege hutsunea, orain arteko arauek ez baitute arautu zer gertatzen den hildakoak uzten dituen datuekin. Eta erabiltzen ari gara momentuan Interneten dauden datu umezurtz horiek hainbat gauzetarako: ikerketarako, abatarrak sortzeko… Eta ez dago argi datu horiek norenak diren. Iristen da momentu bat non geuk sortu dugun identitate digital hori hil eta gero ere babestu behar dela pentsatzen hasiak garen. Bestela, hil osteko memoria preterito hori zapuztu daiteke eta manipulatu daiteke.
Esataria: Eta hori zer tresna legalekin egiten da?
Itziar Alkorta. Dudarik gabe lege bat beharko genuke, beraz, pentsatu beharko genuke zein puntutaraino babestu nahi dugun geure nortasun digital hori, eta nork kudeatu beharko lukeen. Pentsatzen hasiak gara (beharko genukeela) hil eta gero geure nortasun digital hori kudeatuko duen konfiantzazko pertsona bat izendatu behar dugula.
Esataria. Beraz, herentzia egiterakoan hori ere kontuan hartu beharrekoa da.
Itziar Alkorta. Hain zuzen ere.
Esataria 2. Hasi da jende hau egiten?
Itziar Alkorta. Hasi da jendea hau egiten. Hasi gara ikusten testamentuetan identitate edo nortasun digital hori kudeatzeko disposizioak.
Esataria. Heriotza, dolua eta teknologia berriek horretan daukaten eragina.