detalle dokuteka-generico-fitxa

Tranpadun esaldiak

Azaroaren 25a Emakumeen Kontrako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko eguna da. Maiz pentsatzen da indarkeria hori fisikoa dela soilik baina ezin ditugu ahantzi bestelako indarkeria motak ere; ahozko indarkeria besteak beste.

Eitb-ko Hitzokei saioan Mirari Martiarenak emakumeek maizegi entzun behar izaten dituzten esaldiak irauli ditu. 

Bideoa osorik ikusi nahi izanez gero, hemen klikatu. 

 

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

- Bakarren batzuk ezagutzen ditut. Pertsona batzuk baina ez gehiegi ezagutzen ditut.
- Lehenengoa kale. Lehendabizikoak ez du balio, huts egin du.
- Berriz eskatzeagatik diozu. Berriro eskatzea nahi duzulako esaten duzu hori. 
- Eta kitto. Amaitu da, ez du erantzuteko edo aurrera egiteko aukerarik ematen.
- Alargundu direnetan. Bikotea hil zaien kasuetan. 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Mirari Martiarena, kazetaria. Ekarri dut kutxatxo bat!
Urko Aristi, aurkezlea. Hara! Opari eta guzi!
Mirari. Bai, opari edo agian ez dudalako gaurko tartea prestatzeko gogo askorik edo denbora askorik (gogo edo denbora handirik) eta emakumeoi esaten dizkiguten esaldiak.
Urko. Hara.
Mirari. Eta zergatik dauden gaizki.
Urko. Zergatik dauden gaizki.
Mirari. Edo zer iruditzen zaizkidan.
Urko. Denak gaizki daudelako, ez dago hola…
Mirari. Bai ez dago..
Urko. Batzuek daude okerrago eta besteak…
Mirari. Hori da.
Urko. Baino meee..
Mirari. Meee, bai. Eta orduan emango dizkizut, zu ateratzen joan eta pixkan, eta erantzun egingo ditugu. 
Urko. Erantzun egingo al ditugu? Uuuu! Honek ez dakit balio digun.
Mirari. Ez dakit, ez dakit. 
Urko. Badakizu, gizona naiz eta ez dakit ba gauza bat baino gehiago batera egiten eta…
Mirari. Bueno, ba hori da aitzakia bat.
Urko. Aitzakia al da?
Mirari. Aitzakia bat eta suabetik joango naiz ze berotu egiten naiz, e? Baino , justu, ai nik, zera,  gizona eta gauzak eta banaka egiten ditut.. eta. Ya (bai) nik gauzak banaka ere hobeto egiten ditut, ez? Hori da 
Urko. Baina saiatu ere egiten zara binaka ere egiten.
Mirari. Bai, tokatu egiten zait ardura bat baino gehiago hartzea eta bueno, gauza bat baino gehiago batera egitea, ezta? Baina gizon asko esaldi horren atzean gordetzen dira.
Urko. Eta alferkeria ezkutatzen al dute atzealdean?
Mirari. Bai edo ardurak hartu nahi eza baita ere, ez?
Urko. Baina egia al da emakumeek bat baino gehiago batera egiteko gaitasunik baduzuela?
Mirari. Bai.
Urko. Ze nik bakarren batzuk ezagutzen ditut baita ere… ze orokortzea nahiko arriskutsua izaten da, ez?
Mirari. Bai, baino esaldi hori ere bada oso orokorra, ez? Eta nik gauzak banaka hobeto egingo ditut beti.
Urko. Seguro (ziur, noski).
Mirari. Berrogeita hamar batera baino, orduan…
Urko. Emakume izan edo gizon izan.
Mirari. Hori da.
Urko. Bale, orduan hori, lehenengoa kale.
Mirari. Bai.
Urko. Ea erruleta. Trrrrr…. 
Mirari. Hemen denontzako dago e? Partitzeko hasten bagara… badugu!
Urko. A ver, a ver, a ver (ea) bestetxo bat. Ezetz esan duzu baino berriz eskatzeagatik diozu.
Mirari. Esaldi betikoa, ez? Ez ez da, ba ez ez da. 
Urko. Esan dit ezetz baina bai,  nahi du. 
Mirari. Bai, berak ez daki baino nahi du eta bai…
Urko. Nik badakit berak nahi duela gainera.
Mirari. Ezetz esan didazu baina saiatu egingo naiz berriz eta ez dut ulertzen ze bai segituan ulertzen dute, mutilek.
Urko. Bai.
Mirari. Ez? Zuk esaten duzunean norbaitekin zerbait nahi duzula, bai, hori ulertzen dute. Ez esaten duzunean benga segi eta… Ba ez da ez eta kito. 
Urko. Bai, horixe.
Mirari. Listo eta hor ez dago beste irakurketa posiblerik. Ya esta (kitto)
Urko. Ez dago beste bueltarik. Erruleta: trrrr…. Honek ematen du La ruleta de la suerte edo premioa edo gero
Mirari. Bai, ahaztu egiten zaizkit zein jarri ditudan eta orduan ari naiz pentsatzen, ea orain zein ateratzen den. 
Urko. A! Hau bai… Euskal Herrian emakumeek agindu dute beti, matriarkatua izan da nagusi. 
Mirari. Bai, hori nik uste dut tranpa…
Urko. Begira Kontxik ere barre nola egin duen.
Mirari. Bai, tranpa duen esaldi bat dela, ez? Bai, askotan bai, emakumeek eraman dute martxa.. Bai, bai, martxa beraiek eramango zuten baserrietan, etxeetan, familietan baina gero matriarkatu hori legeztatuta, paperetan, ez da horrela izan, ez? Ze baserriak, lurrak, zeinen izenean egon dira? Alargundu direnetan bai, emakumeen izenera pasa direla horiek eta  jabetza horiek hartu dituztela baina beti gizonezkoen gauzak izandu dira. 
Urko. Bai, marroiak konpontzeari hala deitzen badiogu; gobernatzea, orduan bai, emakumeek gobernatu dute, ze baserriko edo lehengoan hemen ere Ondarroako saregileekin eta egon ginelako eta haiek ere halaxe esaten zuten, ez? Matriarkatua bai, matriarkatua! Beste erremediorik ez zen, gizonik ez zen, denak itsasora joaten ziren eta! Gure artean egin behar izaten genuen baina…
Mirari. Bai baina gero pribilegioak betikoek izan dituzte. 

detalle2

Dokuteka

C1
2024-11-25

x61pRelaContWAR

31241246
00:03:46

x61pViewCountWAR

2089

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR