Etxearen eszenifikazioa

Estatu Batuetatik behin eta berriro iristen zaizkigu moda, kontzeptu eta joera berriak. Horien artean azkenetako bat "Home staging"-a: zure etxeari zukurik handiena ateratzeko apainketa, alegia.

Amaia Izarrek Home staging-a bere bizibide bihurtu du. Lanbide honi buruz gehiago jakin nahi izanez gero, ikusi eitb-ren bideoa. 

 

 

 

 

 

Irudia: Pexels, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

- Tarte gorenean saldu. Ahalik eta garestien saldu.
- Argazki oso txukunak. Kalitatezko argazkiak.
- Kostua murriztu. Zerbaiten gastu ekonomikoa merkatu. Prezioa jaitsi.
- Berebiziko esfortzua. Ahalegin handia.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Amaia Izar, Home staging-a. Amaia Izar Leatxe dut izena, 27 urte ditut eta orain home stagerra naiz. 
Home stagerra da teknika bat Estatu Batuetatik etorri dena. Etxearen eszenifikazioa da home stagina: eszena bat sortzen duzu, ez? Emozioak sortzen dituzu eta asko nabaritzen da salmenta egiterakoan, bisita egiterakoan, jendeari askoz hobe sartzen zaio begietatik. Teknika honekin zer egiten dugu? Ba(da) etxe bat transformatu, ez dugu obrarik egiten, eta transformazio horrekin zer lortzen dugu, ba etxea bere balorearen tarte gorenean saldu (saltzea) eta oso azkar.  
Nirekin jartzen dira harremanetan, ni etortzen naiz pisua ikustera, Egiten dut eskaneo bat, joaten naiz almazenera (biltegira), jartzen ditut nire muebleak (altzariak), jartzen dut etxea oso polita, ateratzen ditut argazki oso txukunak eta egiten da salmenta. 
Portal (atari) inmobiliarioetan  igotzen da pisua, eta salmentekin hasten da, bisitak. Erabiltzen ditut aroma (lurrun) desberdinak etxeko puntu estrategikoetan. Horrekin zer lortzen dut? Bisita egiterakoan emozioak sortzea, ez?  Ixten da salmenta, dena bildu eta beste pisu batera.
Home stagerra izateko izan behar dituzu zure muebleak. Nire herrian daukat almazen bat, eta almazen horretan gordetzen ditut nire muebleak. Etxeetan eszenifikazioa egiten duzunean behar dituzu mueble ezberdinak, ez? Kartoizko sofa bat, kuxinak, mantak, koadroak, lanparak, bonbillak, osea (hau da) daukat denetarik, ez? Kostua murrizten du. 
Zerbitzu hau da bi parteentzako (aldeentzako); bai salmenta egin nahi duen pertsonarentzat bai erosten duenarentzat. Zergatik? Ematen diozulako caramelito (gozokitxo) bat, proiektu profesional bat.
Etxeak lan pila behar baldin badu bi aste, bi aste eta erdi: hiru. Home staging-a bakarrik behar baldin badu ba aste batean (betean) muntatzen da eszenifikazioa. 
Zein da nire profila? Ba berebiziko esfortzu bat etxe bat izatea lortu duen pertsona eta arrazoi ezberdinengatik salmenta duin bat egin nahi duena. Pues (bada) 40-60 urte arteko profila da, generalean (orokorrean) bigarren eskuko etxeak dira. Inbertsio hau da 800 eurotatik 4.000 euro arte, orduan, horrekin zer egiten dugu? Ba transformazio txukun-txukun bat. 
B2
2024-11-20
31176691
00:02:06
1662