Aurora borealak begi bistan?

2024ko udaberrian Euskal Herriko puntu ezberdinetan aurorak agertu ziren baina latitude hauetan ez da ohiko fenomenoa: inondik inora. Ondorioz, oso pertsona gutxik izan zuten haiek ikusteko aukera. Baina egiatan ikusi ote zituzten?

Euskadi Irratiko Ekosfera saioan Aranzadi zientzia elkarteko Virginia Garcia Peña astronomoak fenomeno natural honi buruzko argibideak eman ditu.  

Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klikatu (00:16:00/00:54:00).

 

 

 

 

Irudia: Nico Becker, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

- Begiratzeaz gain. Begiratzeaz aparte, haratago.
- Auroren berri eman. Aurorei buruzko informazioa zabaldu, eman.
- Ehun urtean behin. Ehun urtez behin. Ehun urtero.
- Jakinaren gainean egon. Aldez aurretik zerbaiten berri izan. 
- Hasiera batean. Lehendabiziko unean.
- Begi bistan. Begiz soilik ikusita / Agerian.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Guillermo Roa. Esataria. Denok harritu ginen aurorak, aurorak bai aurora borealak gure zeruan agertu zirenean, ez? Baina, bueno (tira), zerura begiratzeaz gain beste zerbait behar genuen, ez? Jakin behar genuen zergatik ikusi ziren hemen. Erantzunak Aranzadi zientzia elkartean topatuko genituen.  Virginia García Peña, ongi etorri!
Virginia Garcia. Aranzadiko astronomoa. Kaixo, eskerrik asko!
Esataria. Ikusi zaitut telebistan, ikusi zaitut irratian, ikusi zaitut… auroren berri emanez…
Astronomoa. Bai, bai… ez da askotan gertatzen den zerbait, beraz izan da espero ez genuen evento (gertakari) bat eta bai, ba ilusioa egiten du horrelakoak gertatzeak noizbehinka hemen. 
Esataria. Zuek ere ez zenutelako espero.
Astronomoa. Ez, ez, ez. Inork ez zuen espero. Bueno lehenago galdetu zidaten a ver (ea) posible izango zen aurorak ikustea eta nire erantzuna izan zen beti ezetz; ezin zirela hemendik ikusi. 
Esataria. Jo, nik gogoratzen dut, aipatzen zuten mila zortziehun eta ez dakit zenbatgarren urtean ikusi zen… baina, klaro, hori zen historian bi aldiz gertatu den zerbait edo erregistratu den zerbait baina egon badaude horrelako kasuak, erregistroak, ez?
Astronomoa. Bai, bai, oso gutxitan eta berez badirudi media (batez bestekoa) dela ehun urtetan behin (ehun urtean behin).
Esataria. Ehun urtean behin. 
Astronomoa. Bai baina oso gutxitan gertatzen dira halako latitude baxuetan. Bai.
Esataria. Kontua da ikusi genuela Euskal Herritik, badaude argazkiak..
Astronomoa. Bai.
Esataria. Badaude hondartzetatik egindakoak, Hondarribitik, gainera ezagutzen duzun, gertu duzun…
Astronomoa. Bai Iñaki Lizasok egindakoak, bai.
Esataria. Baina orduan galdera da berak,  Iñakik, nola izan zuen horren berri.
Astronomoa. Bueno aber, eske gaur egun astronomia munduan ja denak nahiko konektatuta gaude bai? Orduan Iñakik dauzka ezagun batzuk Madrilen momentu horretan beraien behatokian zeudenak eta aurora ikusi zuten. Klaro, ja jakinean ginen (jakinaren gainean geunden) ze eguzkiaren ekaitz potente (indartsu) bat zegoen. Printzipioz esana zegoen G4  ekaitz bat zela, gero maila igo zuten azkeneko momentuan G5era eta orduan ja jendea adi bazegoen (adi zegoen). Eta Iñaki enteratu zenean ba joan zen kalera bada ezpada ere zerbait ikusten zuen, argazki kamera hartuta eta argi batzuk ikusi zituen. Baina hasiera batean esaten zidan, eske klaro, begi bistan kolorea ez da ezberdintzen. Orduan zalantzan zegoen. Orduan mugikorrarekin egin zuen argazki bat esposizio pixka bat luzea, hiru segundokoa, eta orduan ja hor azaldu ziren koloreak eta esan zuen ba bai: aurora da. 
Esataria. Dena den, zuek bazenuten datua edo Iñakik zeukan datua eta bere sareak zeukan datua, azkenean da eguzkiaren jarduera oso handia zela, ez? 
Astronomoa. Bai, bagenekien ekaitz geomagnetiko oso potentea (bortitz) zetorrela baina ez genuen espero hemendik(an) ikusiko zela (zenik). Eske ez da normala, nik dakitela (dakidala) azkenekoa izan zen 1939an. Bai, baina hori, G5aren artean ez genuen espero, ze duela 20 urte egon zen halako beste bat eta ez genituen aurorak ikusi. Ez da erraza.
Esataria. Gertatzen dena da, zuek astronomoak zarete Aranzadin, horri begira ari zarete etengabe…
Astronomoa. Bai…
Esataria. Klaro (noski), hortik kanpo mugitzen den jendearentzat, esaten badiozu aurora bat dago ikusgai edo egon daiteke ikusgai, arazoa da ez duela jakingo zer ikusi. Esan nahi dut, telebistan beti oso polita ikusten da dena…
Astronomoa. Bai…
Esataria. Joaten zarenean beste gauza bat da, ez? Pentsatzen dut!
Astronomoa. Bai! Normalean begi bistan ez dira ondo desberdintzen. Batez ere ikusten dira argazkiengatik. Hombre (noski), aurora oso fuertea baldin bada bai, ikusten da. Ohituta gaude izugarrizko argazkiak eta ikustera, ba(da) ikusten ditugu izugarrizko koloreak baina hor dago atzetik(an) esposizio luze bat eta gero, bueno, prozesatzen dituztela irudiak. Kamera batek edozein begik baino askoz sentsibilitate gehiago (handiagoa) dauka, orduan argazkiak erakusten dizuna ez da zuk zure begiekin (begiz) ikusiko duzun berdina.
B2
2024-06-26
31010297
00:03:47
1212