Exoplanetetan ba ote da bizitzarik?
Inoiz pentsatu al duzu Lur planeta utzita beste batean bizitzea? Marten ura aurkitu omen dute, baina nahikoa ote da hori gizakia han bizitzeko? Eta urrutiago, adibidez, exoplaneta batean bizitzeko, zer beharko luke balizko planeta horrek? Erantzunak, Idoia Mujikak "Zientzia Gosaria" podkastean.
Exoplanetak eta gizakiak Lurretik at bizitzeko beharrezkoak diren baldintzak izan dituzte hizpide Euskadi Irratiko pasarte honetan.
Audioa osorik entzun nahi izanez gero, hemen klik egin.
Argazkia: Pixabay
Hiztegi lagungarria Beste planeta batera jo. Beste leku baterantz abiatu, jo. |
Igotz Alkorta esataria. Egia esan, daramagun bide itsua ikusita, Lur planetatik alde egiteko gogoa ere ematen du, albiste batzuk eman behar honetan. Eta nonbait hori pentsatzen aritu zaigu Idoia Mugika, Materiaren Fisika Zentroko komunikazio- eta dibulgazio-arduraduna ere. Kaixo, Idoia.
Idoia Mujika (Materialen Fisika Zentroa). Kaixo, Igotz. Egun on.
Igotz Alkorta. Egia esan, beste edozein lekutara joanda ere, ondo pentsatuta, arazoa ez litzateke planeta izango, gu geu, gizakiok, baizik. Baina Lur planetatik kanpo bizi ote gintezke?
Idoia Mujika. Hasieratik esan duzuna da, ez? Beharrezkoa izango ote dugun noizbait beste nonbait bizi, eta “beste nonbait” esaten dudanean ari gara esaten ba beste planeta batera jo, beste leku batera jo, Lurra bertan behera utzi, ezagutzen dugun bezala, eta gai izan hor garatzeko bizitza bat, ezta?
Igotz Alkorta. Baina hori posible, posible ote da? Ze gure Eguzki-sisteman nekez, Marte aipatu ohi den arren. Idoia, zu exoplanetei begira jarri zara. Alegia, Eguzki-sistematik kanpora oso, oso urruti…
Idoia Mujika. Oso.
Igotz Alkorta. Guk dauzkagun teknologietarako azaltzea zail den bezain urruti momentuz…
Idoia Mujika. Bai.
Igotz Alkorta. ...dauden planetak, ze oso urruti daude, baina ia egunero ditugu exoplaneten inguruko albisteak.
Idoia Mujika. Bai. Bada, badira 30 urte gutxi gorabehera exoplanetak begiratzen hasi ginela eta, eta orduz geroztik, milaka topatu ditugu. Exoplanetak, zuk esaten duzun bezala, azken finean dira beste izar baten inguruan biraka dabiltzan planeta horiek, ez? Ba, gure Eguzki-sistema daukagun bezala, ba beste Eguzki batzuetan ze planeta-klase ote, ote dauden. Orduan, azkenekoa topatu dena Proxima d izarrean topatu da. Proxima d da gainera, guretik [gugandik] gertuen dagoen izarra, eta han exoplaneta berri bat aurkitu dute. Bere izarretik, Eguzkitik, oso gertu dago. Guk bizitza ezagutzen dugun bezala bilatzeko, zaila: gertuegi dago, 4 milioi kilometrotara. Adibidez, Merkurio 57 milioi kilometrotara dago eta hori da lehenengoa gure Eguzki-sisteman. Beraz, bero gehiegi izango litzateke…
Igotz Alkorta. Gu bertan jartzeko, gaizki.
Idoia Mujika. Gaizki. Bai. Ba, bueno, hasteko, zer litzateke bizigarria izatea? Ba, baldintza batzuk definitu dira nolabait, ez? Planeta harritsua izan behar da, ze gogoratu ere, gasez egindako, gas hutsez egindako, hau da, izango litzateke laino batean bizitzea bezala…
Igotz Alkorta. Airean…
Idoia Mujika. Airean bizitzea bezala. Bizitza egon dadin edo guk ezagutzen dugun bizitza… Planeta harritsua izan behar da. Gainera, ur likidoa eta atmosfera izateko bezain handia izan behar du. Ba, horretan ere, Martek ez dauka atmosfera, baina bueno, ur likidoa ere ezagutzen zaio; hortxe gabiltza, ez?, Marte aztertzen. Eta bestetik, erradiazio-kantitatea, zuzena, ez gehiegizkoa,ez gutxi topatzea bertan. Horiek litzateke [lirateke] baldintzak definitzeko ba planeta benetan bizigarria izan dadila, ez? Baina serioski hartzen badugu ez da bakarrik kontua nola joango ginen (ginatekeen) bertara? Ze imajinatuko duzuen bezala, gertuena dagoena, hau da, Proxima d hau urrutiegi dago. Gure teknologiarekin ezin gara bertaratu, nahiz eta topatu gaur egun horrelako planeta bat eta guk joan nahi, ezingo genuke. Ezin gara joan, ezta, ezta argiaren abiaduran jarriko bagina ere. Orduan, inondik inora ezin dugu pentsatu ari garela bilatzen ba planeta B bat (B planeta bat)...
Igotz Alkorta. Gure salbaziorik.
Idoia Mujika. Ez. Horrelakorik ez da, ez da egongo. Eta gogoratu dezagun azkenean, bueno, behintzat, irakurtzen baduzu pixka bat astronomo guzti hauek esaten dutena, exoplanetei begira daudenak, aukera polita dela beraiek egindako ikerketak gogoratzeko berriz ere: agian bakarrak gara horrelako leku aparta daukagunak unibertsoan. Orduan, balioan jarri dezagun benetan dakiguna. Lurra daukagula, bakarra dela eta elkar(rekin) bizi behar garela ahalik eta hoberen.