Natura beti aurretik

Gizakia bere garapen-gosea ezin ase, gauza berriak sortzen ari da uneoro baina, sarri, gizakia heltzen denerako naturak urteak daramatza horretan; ekolokalizazioa kasu.

Entzun ezazu eitb Podkasteko Maren saio musikatua.

 

 

 

 

 

 

Irudia: lalycolon, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Itsaspean sartu. Itsaso azpian sartu. -pe atzizkia. Lurpean, besapean, itzalpean...
Entzuteko helburuarekin. Entzuteko asmoz. 
Durunda indartsua. Zarata handia, ozena.
Heltzeko ahalmena. Iristeko gaitasuna.
30 minutu dirauten. 30 minutuko iraupena duten.
Abesti landuak. Inprobisaziorik ez daukaten abestiak, aldez aurretik pentsatuak/ prestatuak.
Arriskua ekiditeko. Arriskuari iskin egiteko. Arriskua saihesteko.
Kostetan ez hondartzeko. Itsas bazterreko hondarretan trabatuta ez geratzeko.
Eten ez dadin. Mozketarik, geldialdirik izan ez dezan. 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
1.490ean Leonardo Da Vincik metalezko hodi bat sartu zuen itsaspean eta haren belarria muturretako batean jarri zuen gertuko ontziak entzuteko helburuarekin: ekolokalizazioa. 
424 urte geroago, 1.914an, Titanic-en ezbeharra eta gero Reginald Fessendenek potentzia handiarekin soinuak emititzeko eta haien oihartzuna jasotzeko lehen sistema asmatu zuen: lehen sonarra. 
Lehen eta bigarren mundu gerrarekin, hasiera batean iceberg-ak eta ontziak detektatzeko balio zuena teknologia militar onenean (onena) bilakatu zen itsaspeko eraso eta defentsan. 
Baina asmakizun horiek baino lehenago itsaspean ekolokalizazioa jada erabiltzen zen. Baleen kantua, adibidez. Haiek soinua eta horren itzulera erabiltzen dute komunikatzeko, ez galtzeko, oztopoak detektatzeko, gorteatzeko, haien artean aurkitzeko edota arriskuetaz (arriskuez) abisatzeko. 
Gizakiok entzun ezin dugun frekuentzia batean kantu hauen durunda indartsuak oso urrun heltzeko ahalmena dauka. Bale urdinaren kasuan, 3.200 kilometrora hel daiteke. 
Baleen komunitateek berezko soinuak dituzte: hizkuntza propioa. Konkordun baleak haren kantua artea bilakatu du: 30 minutu dirauten abestiak. Patroi bat eta letra bat duten abesti landuak. 
Gaur egun itsasoen kontaminazioak, poluzio akustikoak barne, baleen kanten bolumena eta zenbatekoa handitzea eragin dute: galtzeko arriskua ekiditeko eta kostetan ez hondartzeko. Haien abestia eten ez dadin. 
B2
2024-02-13
30801289
00:03:45
1135