Tourra berriro Donostian

2023ko Frantziako Tourra Euskal Herritik abiatuko da; uztailaren 1etik 3ra bitartean txirrindulariak Euskal Herriko errepideetan arituko dira baina ez da Tourra hemendik igarotzen den lehendabiziko aldia. 1992an Donostian izan zen.

Eitbko bideo labur honetan aurtengo edizioaren aurkezpena eta 1992ko irudiak jaso dituzte. 

 

 

 

 

 

 

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Heldu da. Iritsi da.
Bertan da. Han dago.
Pasioa nabarmendu. Zaletasuna azpimarratu, goraipatu.
Laurogeita hamabiko hartan. 1992 urteko ekitaldian.
Aurten beteko da. Aurten gauzatuko, gertatuko da. 

Irudia: eitb.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Esataria. Heldu da Donostiara Tourraren atzera kontaketaren ospakizuna. Maillot hori erraldoiaz gain, bertan da garaileak irabaziko duen trofeoa. Euskal Herriak txirrindularitzarekiko duen pasioa nabarmendu du Tourreko zuzendariak, Maglia laranja ere gogoratuz. Uztailaren 2an Kursaal aurrean izango du helmuga bigarren etapak.
Eneko Goia. Kirol ikuskizun bat baino askoz gehiago da. Tourra mundu mailako ikuskizuna da: txirrindularitza maite ez dutenek ere onartzen dute Tourrak sortzen duen zirrara eta pasioa.
Esataria. Hala izan zen 1992an Donostia Tourraren lehen hiru egunetan protagonista izan zenean. Sarrerakoarekin eta lehenengo bi etapekin.
Markel Olano. Irudi ikoniko hori izan zela (zen) belaunaldi askorentzako, gazte askorentzako indar bat kirolarekin eta txirrindularitzarekin konektatzeko (bat egiteko).
Esataria. Orduan bizitakoa gogoan dute askok.
Herritarra 1. Gogoratzen naiz, bai!
Herritarra 2. Increíble (sinestezina).
Herritarra 3. Polita izan zen, bai, polita. 
Herritarra 4. Un día muy emocionante (egun hunkigarria).
Herritarra 5. Bai, jendez beteko da.
Esataria. Laurogeita hamabiko hartan askok espero ez zutena…
Herritarra 6. Nik pentsatzen dut ba, bizitza guztian behin ikusiko dugula, hola (horrela), Donostian bertan.
Esataria. Aurten beteko da berriz.
B1
2023-06-26
30428617
00:01:09
1300