Foranimiferoak, harrigarriak

Natura altxorra dela, liluragarria, ederra, bizkorretan bizkorrena... Eta bai, laudorio guztiak ondo merezita ditu. Oraingoan, lilura Foranimiferoek sortu digute, milaka milioi urtetako urei buruz informazioa ematen diguten fosil txikiek.

Berriako Kinka (Klima eta Natura krisian) podcastean Foranimiferoei buruz hizketan aritu dira Olatz eta Nagore.

 

 

 

 

 

 

 

Irudia: Christoph Schütz, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Ez besteetan bezain ezaguna. Ez beste (saio)etan bezain ezaguna.
Apur bat polikiago. Piska bat mantsoago. Lasaixeago.
Aldatzeko ahalmena dute. Aldatzeko gaitasuna daukate. 
Ez da izango ba lagungarria. Erretorikoa. Noski, lagungarria da.
Garai bateko itsasoa. Aintzinako itsasoa.
Milioika-milioika urtez. Milioika urteetan zehar.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Nagore, Kinka irratsaioko esataria. Kaixo, Olatz. Zer moduz? 

Olatz, Kinka irratsaioko esataria. Kaixo, Nagore. Ondo, eta zu? 

Nagore. Ondo, baita ere. 

Olatz. Ea, zer dakarzu gaurkoan? 

Nagore. Ba, termino bat. Zer ekarriko dut ba? 

Olatz. Hori bai Nagore, hori badakit, baina, terminoa erraza, zaila, oso zaila…? 

Nagore. Ba oso zaila dela esango nuke edo, bestela, ez besteetan bezain ezaguna. 

Olatz. Zenbat informazio? Zein da, ba, hitza? 

Nagore. Foranimifero. 

Olatz. Ados, baina, niretzat oso zaila, e? baina zer esan nahi du? 

Nagore. Ba, fosil txiki batzuk dira oskola duten organismoak, hain zuzen. Eta bertan, barruan, gordetzen dituzte bizi izan diren uren parametro fisikoak nolakoak ziren.   

Olatz. Ea, ea, Nagore, apur bat polikiago. Fosil txiki batzuk dira, organismoak, eta barruan informazioa gordetzen dute? Bizilekua izan duten uraren informazioa, adibidez? 

Nagore. Hori da. Adibidez, nolakoa zen bizi izan ziren uren tenperatura. 

Olatz. Nagore, harrigarria iruditzen zait. Zeri esker da hori posible? 

Nagore. Ba oskolaren konposizio kimikoa aldatzeko ahalmena dute eta, horregatik, oso tresna lagungarriak dira ingurunea eta, batez ere, iraganeko itsasoa ikertzeko. 

Olatz. Joño, ez da izango ba lagungarria, hau da, foranimifero hauei esker jakin dezakegu garai bateko itsasoa nolakoa zen?  

Nagore. Hori da! 

Olatz. Informazio eta datu horiek guztiak milioika-milioika urtez barne-barnean gordetzea esan dut harrigarria iruditzen zaidala, baina, zoragarria iruditzen zait. 

Nagore. Ba egia esan, zoragarria da, bai. Hain gauza txiki batean nola kabitu daitekeen,  gure itsasoen historia.  

B1
2023-05-22
30289175
00:01:52
215