Google beti zelatan

Pentsatu duzu noizbait Interneten nabigatzen duzunean zer arrasto uzten duzun? Bidean zehar ematen ditugun datu horiek guztiak diru-iturri dira Google-rentzat.

Interneten aditua den Luistxo Fernandez kazetariak Google-ren jokaeraren inguruko argibideak eman ditu bideo honetan. Zure arrastoa zenbaterainokoa den ikusteko modua ere azaldu du.

 

 

 

Irudia: Pete Linforth, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Iturria publizitatea da. Publizitatetik lortzen du behar duena, publizitateak ahalbidetzen du behar den hori.
Arrasto handia uzten duzu. Datu, informazio asko ematen duzu.
Horren gainean eraiki. Hori kontuan hartuz eraiki.
Gardenak badirela onartu. Zintzoak, garbiak direla onartu
Bilakatu zenean. Bihurtu zenean,
Emaitzak milaka. Emaitza ugari, asko.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

LUISTXO FERNANDEZ. INTERNETEN ADITUA ETA KAZETARIA. Google-k ematen du bilaketa, ematen du telefono-zerbitzua, ematen du mapa-zerbitzua… baina, bere iturria da publizitatea. Adibidez, adibide bat jartzeagatik, denda batera joan zara eta lorontziak ikusten egon zara, eta zu egon zara denda horretan, cookiari bai esan diozu, eta lorontzi mota ezberdinak ikusten ari zara. Gero, zoaz Google-ra, bilaketa bat egin, eta ikusiko duzu, lorontziak agertzen zaizkit, emaitza batzuetan. Igual lehen ikusi ditugunak edo beste batzuk. Eta kontua da, lehenengo denda horrek jarri dizu amua, zuk eman diozu informazioa, baimendu duzu, nolabait, nik interesa dut lorontzietan, eta denda horrek gogorakizuna erosi du Google-kin jendea datorrenean nigana, Google, eta gero zurekin dagoenean, saiatu zaitez berriro saltzen hemen ikusi duena. 

Baina, normalean, ez bazabiltza enparanoiko (paranoiko) gauzak moztu, moztu, moztu, arrasto handia uzten duzu jardun normal batekin, eta Google-k perfil (profil) bat eraikitzen du horren gainean, nor garen eta zertan ibiltzen garen. 

Helbide batean hartu, eta jarri leike (liteke) eta konprobatu (frogatu) dezake norberak Google-k zer dakien gutaz, alde horretatik, pixkat gardenak badirela onartu behar diegu, eta euskaraz esplikatuta, gainera, nahi izanez gero. 

Labur punto gutaz bat, gutaz bi eta gutaz hiru helbide horietan, hori, gutxienez, begiratu, eta akaso, parametro batzuk moztu ditzakezu, uste baldin baduzu, gehiegi esaten ari zarela. Balantza bat dago, ez? 

Google sortu zenean, oso bilatzaile ona zan (zen), orohar, teknikoki zegoen bilatzaile onena, baina gero, bilakatu zenean, batez ere, publizitatea saltzeko tresna bat, zalantzan jar dezakegu ea ematen dizkigun emaitzak espiritu garden batek, algoritmo garden batek ematen dituen, edo demagun, algoritmoa eta gure interesen arteko nahasketa batek, eta ez, hori baino gehiago, algoritmoa, gure interesak eta saltzaileen interesak Googleek dirua atera dezan, ezta?  

Euskaraz edo katalanez eduki arren konfiguratuta bilaketa, gaztelerazko emaitzak ematen dizkigula Googlek. Eta da, nik uste dut, honekin zerikusia daukala. Egokitasunaren gainetik etekina ateratzeko algoritmoaren parteak, gero, pisu gehiago duela, ez? Googlek ere bere algoritmoaren gurpil eta engranaje guztiak ezagutzen ote dituen ere ez dakigu momentu honetan. Azkar, emaitzak milaka ematen dizkigu, baina, milaka emaitza horietan ere noiz pasatzen gara lehenengo orritik edo lehenengo bizpahiru emaitzetatik, ezta? Bilaketa kontziente batek eskatzen du erabiltzailearen aldetik ere errepasatzea, lehenengo orria errepasatzea. Eta askotan ez dugu hori egiten. 

B2
2023-03-28
30229097
00:03:18
1882