Dokuteka
Zer ote da Googlen lan egitea?
Jende askorentzat Google moduko enpresa erraldoi batean behar egitea amets bat izan daiteke, bertan lan egiteko modua berezi samarra baita, eta langileari ikasteko aukera ugari eskaintzen dizkiona.
Garazi Ibarrolaza bermeotarrak hiru urte eta erdi daramatza Google konpainiarentzat lanean. Gaur egun, enpresa honek Singapurren duen egoitzan ari da lanean. Googlen garrantzi handia ematen zaio sormenari, eta formatu desberdinetako guneak ditu, langileei kreatibitatez aritzea errazteko asmoz.
Irratsaio osoa hemen entzungai.
LANDER EIZAGIRRE.- Arrantzarako sare batzuek egiten duten moduan, Amaia, interneti buruz ere esaten da, parean aurkitzen duen dena arrantzatzen duela, ezer ez dagoela salbu sare horietan.
AMAIA ARTETXE.- Bai. Eta horregatik gogortu dira azkenaldian, dakigunez, ur handi horietako legeak. Beraien esku jartzen ditugun non gure datuak ahalik eta babestuen egon daitezen.
LANDER EIZAGIRRE.- Ondo baino hobeto ezagutzen ditu araudi horiek Garazi Ibarrolazak. Garazi bermeotarra da, 29 urte ditu, eta duela hiru urte eta erditik Googlen egiten du lan.
AMAIA ARTETXE.- Kaixo, Garazi, zer moduz zaude?
GARAZI IBARROLAZA.- Ondo. Elegante hemen egotearren.
AMAIA ARTETXE.- Egunotan pila bat(etan) oroitu gara zutaz, Googlen sartzen garelako askotan, bilatzailean esango dugu. Pentsatu dugu: hemen egiten du lan Garazik, konpainia hiper ezagun (oso ezagun) horretan. Beti jartzen da eredu bezala, langileentzako lan egiteko lekurik idealena dela. Horrela da, Garazi?
GARAZI IBARROLAZA.- Bai. Egi(x)a esan bai: ezin gara, ezin gara kexa. Bai. Bai. Oso ondo dago. Pilo bat langile, oso ondo, oso ondo dagoz (daude) balora(t)uta, eta hori azken batean asko esker(tu)tzen da, ba joatea pozik lanera, edukitzea holako… zerbitzuak, ezta?, aparte, zure karrera profesionaletik aparte, pertsonalmente (pertsonalki) gauzak errez(tu)t(z)en dauen (errazten duen) aukera edukitzea, ba hori, hori eskur(tu)tzen da.
Asko bultza(tu)tzen dena da hori, kreatibitatea, ezta?, eta ez beti egotea zeure, zeure mahai finko batean, ezta? Ahal izatea eduki hori, auker(e)a, enpresako zona desberdinetan egitea, egitea lan, ba segun ba daukazun lanaren arabera,ezta? Eta orduan dena da ba hori, nahiko kreatiboa (sortzailea), kolore asko. Formatu esaten den legez formatu desberdinetako guneak.
AMAIA ARTETXE.- Eta Google Singapur-en zuk orain zer egiten duzu? Zeintzuk dira zure funtzioak, Garazi?
GARAZI IBARROLAZA. Bai. Ba nik gaur egun egiten dot (dut) lan kontsumo handiko kliente globalakaz (bezero globalekin), eta euren estrategia, estrategia publizitarioa esaten den legez (bezala) ba Googlen ba lagundu, ba zelan, ba zelan posizionatu (kokatu) Googlen, ze eratako estrategiak egin…
AMAIA ARTETXE.- Eta zuk apur bat Googlen bitartez enpresa horri bisibilitatea edo, edo publizitatea edo esan duzu sarean ondo kokatzeko estrategiak eskaintzen dizkiezu, ez?
GARAZI IBARROLAZA.- Bai. Bai. Hori da, ezta? Azkenean bere (ere) bai euren, egiten daben (duten) inbertsi(ñ)oa Googlen ba ondo, ba era egoki batean, ezta?
AMAIA ARTETXE.- Nola heldu zinen Google bezalako konpainia erraldoi horretara?
GARAZI IBARROLAZA. Ba bai. Ni egon nintzen Bartzelonan, egon nintzen lanean modako enpresa batean. Ba hain zuzen bere (ere) Googleko kanpainak egiten, ezta?, kliente, kliente (bezero) horrentzat., hor, momentuan neure enpresa zena. Eta Googleko talde bategaz (batekin) egiten neban (nuen) lan, eta egun batean aukera, aukera bat agertu zan (zen), eta hola(n), hasi naiz bertan.
AMAIA ARTETXE.- Eta imajinatzen dut zuretzako, beno ez dakit, baina nik kanpotik ikusita izango zela hola, beno, enpresa top batean hastea, ez?
GARAZI IBARROLAZA. Bai, bai: poz, poztasuna handia izan zan (zen). Bai.
AMAIA ARTETXE.- Eta poztasun horri eusten diozu? Zure aurreikuspenak bete dira? Google uste zenuena bezalakoa da?
GARAZI IBARROLAZA. Bai. Eta bueno, esango nuke hobeagoa be (ere) bai, ezta?, zentzu askotan, ze bueno, gauza asko dagoz (daude) ba kanpotik ez dakizuzenak (dakizkizunak) ezta, baina gero ba barruan ikusten dituzun gauzak, ez bakarrik enpresan, ba beraren negozio aldetik, baizik eta, ba bueno, gero Googlek emoten deutsuzen (ematen dizkizun) aukera asko, ezta? ba pila bat pertsona ezagu(tu)tzea mundu guztikoa, ba ONG (GKE) desberdinetan bere (ere) bai har(tu)tzea parte… Orduan, ba gero dagoz (daude) beste arlo batzuk ez dirazenak (direnak) ehuneko ehun enpreseagaz (enpresarekin) zerikusia daukienak (daukatenak) baina bueno, aukera asko ematen dituenak bere (ere) bai apurtxo bat munduagatik [mundutik] edo ba egiteko gauze(a)k.
