Iruzkinak nora, gu hara?

Besteen iruzkinek zenbateraino eragiten dute gure bizitzan? Non afaldu, non lo egin, gure planak... besteek sareetan diotenaren arabera egiten dugu? Eta, bestalde, kritika horiek jasotzen dituzten negozioengan zer eragin dute?

Euskadi irratiko Faktoria saioan, Kanadako jatetxe baten inguruko albiste biitxia aitzakia hartuta, gai honi buruz aritu dira. 

Audioa osorik entzun nahi izanez gero hemen klikatu.

 

 

 

 

 

Irudia: Gerd Altmann, Pixabay

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Hamar minutu eskas. Hamar minutu baino gutxiago. 

Gisa horretako plataformetan. Mota horretako, antzeko plataformetan. 

Zenbateraino gara. Zer punturaino, noraino gara. 

Denek irentsi zuten. Denek sinestu zuten. 

Hala zioen. Hau esaten zuen. 

Iruzkin horien gatibu. Kritika horien menpeko, baitako. 

Iruzkin-sorta. Iruzkin-multzo.

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
ESATARIA 1. Hamar minutu eskas hamarretarako. Gaurkoan TripAdvisor eta gisa horretako plataformetan uzten diren iruzkinei buruz aritu behar dugu eta horrek ostalaritzan eta ostatuetan duen eraginaz, ezta?
ESATARIA 2. Bai, guztiongan duen eraginaz azken finean. Horrelako erabakiak hartzerakoan, zenbateraino gara plataforma horien gatibu eta menpeko… beraiek bideratzen digute plana ala guk egiten dugu… eta baldintzatzen dute ostatu edo taberna horien lana? 
ESATARIA 3. Gaur CBC Kanadako irrati-telebista publikoak utzitako titularra: Montrealgo jatetxerik onena… ez da existitzen!
ESATARIA 2. Ze ona, e! Le Nouveau Duluth izena du jatetxeak, Montrealgo Saint Denis kalean dago, plater kanadiarrak eta sandwichak ematen ditu… baina ez da existitzen. Eta ez da asmakizun-joko bat edo X espediente horietako bat. Baizik eta Kanadako  umoregile batek, Deschamps-ek sortu duen fake bat, denek irentsi zutena: baita Tripadvisor plataformak ere. 
Lau argazki jarri zituen Deschampesk , 85 iruzkin ezberdin, bere telefonoa. Deitzen zutenean erantzuten zuen: “Ez dago lekurik, dena hartua dago”. Eta, horrela, Montrealgo jatetxeen zerrendan lehenengo postura iritsi zen. Lehenengo iruzkinak hala zioen: “Ezin dut sinetsi benetan leku hau existitzen denik”
ESATARIA 1. Horrelakorik gerta daiteke gurean? Zenbateraino dira iruzkin horien gatibu gure inguruko jatetxe eta hotelak? 
ESATARIA 2. Ba, Getariko Politena jatetxeak oso iruzkin onak ditu baina, batzuetan, inpotentzia sentitzen dute. Josune Lazkano. 
JOSUNE LAZKANO. Pixka bat kalte egitea badaukatela bai, konturatzen gara. Porke igual (Ze agian) mahai batean (batera) etortzen dira lau lagun eta zerbait txarra denean laurak igual jartzen dute iritzi txar hori. Eta aurpegira esan beharrean edo momentuan konpondu beharrean atzetik(an) esate hori, ba bai, min ematea daukate (min eman dezakete). 
ESATARIA 2. Askotan errez konpon  daitekeen gauza bat jartzen dute iruzkinetan, esaten zigun Josunek, gero jendea igual animatzen da detaile txiki bat hartuta “niri ere gertatu zait” eta sortzen da iruzkin-sorta bat. Beraiei gehienez, gehienetan ez zaie gertatzen ze oso ongi kokatuta daude TripAdvisorren.
Amorebietako Jauregibarria jatetxeak horregatik nahiago du ahoz ahoko iritziari garrantzia gehiago (handiagoa) eman sareetakoari baino. Begiratzen diote, baina ez gehiegi, irizpide askorik (handiegirik) ere ez diotelako aitortzen. Beñat Ormaetxeren iritziz –bertako kidea- bakoitzaren subjektibotasunaz harago, egon beharko luke plataforma horretan irizpide objektiboren bat. 
ESATARIA 1. Iruzkin horien garrantzia eta eraginaz adituek zer diote, Haritz?
ESATARIA 2. Ba, esaterako, Aitor Azurkik, komunikazio eta publizitatean adituak, bere bezeroei gomendatzen die iruzkinei arreta jartzeko, bai, baina obsesionatu gabe.
AITOR AZURKI. Erreparatzeko, kontuan hartzeko horrelako plataformak baino ez izateko horren gatibu. Zenbateraino egin dezakeen min (eman dezakeen min) horrelako batek? Nik esango nuke iruzkin-sorta batek eragina duela bai onerako eta bai txarrerako. 
ESATARIA 2. Bikain Marketing Digital enpresako Gontzalen iritziz, iruzkin guztiei erantzutea da onena, batez ere ezkorrei: kritika txarra aldeko bihurtu daiteke frogatzen baduzu erreakzionatzen  eta erantzuten badakizula. Eta azpimarra egiten digute beraiek badutela iruzurretan eta iruzkin faltsuak salerosten ibiltzen diren enpresa piraten berri.
GONTZAL. Iruzkin faltsuen ehuneko handi bat dago. Iruzkin faltsuak saltzen dituzten enpresak daude: milaka profil faltsu dituzte bezeroei laguntzeko eta lehiaren iruzkin negatiboa egiteko. Eta, okerrena da, ez dagoela babesten duen legerik edo araudirik.
ESATARIA 2.  Onena litzatekeela soilik bezero izan dela froga dezakeenak jar dezala iruzkina ba Airbnb edota Bookingen gertatzen den bezala.
ESATARIA 3. Igual (agian) tiketa jarrita edo auskalo!
B2
2023-03-20
30201223
00:03:32
936