Zer nolako iritziak ematen ditugu Twitterreko txioetan?

Internet eta, bereziki, sare sozialak erabiltzaileek sortutako edukien iturri oparoak dira. Sare sozialetan edozein gairi buruzko iritziak ematen dituzte erabiltzaileek, nonahi eta noiznahi.

EHUko IXA Taldeak eta Elhuyarrek sortutako tresna informatiko batek sentimenduak aztertzen ditu euskarazko txioetan. Ana Galarraga zientzia-komunikatzaileak eman ditu xehetasunak. Datu- eta iritzi-kantitate erraldoiak sortzen dira sare sozialetan. Erronka, ordea, hortik interesa duen informazioa behar bezala erauzi eta sailkatzea da.

Elkarrizketa osoa hemen entzun dezakezu.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

KAZETARIA.- Nolako iritziak ematen ditugu euskaldunok sare sozialetan?: baikorrak, ezkorrak, umorezkoak, tristeak…? Euskal Herriko Unibertsitateko Ixa taldeak Elhuyarrekin elkarlanean sortutako tresna bat bada euskaraz emandako txioek ezkutatzen duten sentimendua aztertzen duena. Eta Ana Galarragari eskatuko dizkiogu xehetasun gehiago oraintxe. Arratsalde on, Ana! Zer moduz?
ANA GALARRAGA.- Kaixo, arratsalde on. Oso ondo!
KAZETARIA.- Enpresek dirutzak ordaintzen dituzte inkesta bidez edo erabiltzaileek beren enpresari buruz eta ekoizten dituzten proiektuei buruz duten iritzia jakin ahal izateko, eta txio bidez informazio asko lortu litekeela, hori gauza jakina da.
ANA GALARRAGA.- Inkestetan beti gelditzen zaizu zalantza zenbateraino erantzuna den egokia iruditu zaion hori, edo benetan esaten ari da pentsatzen duena? Eta hori sare sozialetan badago. Jendeak bai, botatzen du iragazkirik gabe pentsatzen duena, ezta? Orduan, nik uste dut emaitza, gainera, badela, gehiago gerturatzen dela ba benetan pentsatzen duenera jende-multzo handi-handi batek.
KAZETARIA.- Eta Ixa taldeak txioetatik gai zehatz baten inguruan ematen diren iritziak aztertzeko tresna garatu du. Esplikatuko diguzu?...
ANA GALARRAGA.- Bai. Aitzindaria…
KAZETARIA.- Bai. Hori da: aitzindaria.
ANA GALARRAGA.- Orain arte ez zegoen horrelakorik euskaraz, eta Iñaki San Vicentek egin du, lankideak, eta nola? Ba horixe! Lehenengoz sortu behar izan du hiztegi bat, ba lexiko sentimentalarena, eta hori ez da batere erraza. Gero, ironia erabiltzen dugu baita ere: “Eta ederra egin genuen!” Eta bueno, igual ez zen ederra, ezta? Juxtu kontrakoa esan nahi zenuen. Gero, ba beste gauza batzuk egiten ditugunak? Emotikonoak  erabili. Eta emotikonoen bitartez sentimendua adierazi. Hunkituta gaudela jartzeko erabiltzen ditugu harridura-ikur asko, edo bokala, azken bokala errepikatzen dugu: ondoooo. Adibidez, eta oooo, errepikatzen dugu orduan.
KAZETARIA.- Bai.
ANA GALARRAGA.- Hori guztia aintzat hartu du, eta sistema entrenatu du horrelakoak interpretatzeko gai izan dadin. Esan behar da, sortu berria baldin bada ere, jada egin direla kasu praktiko batzuk. Adibidez, Donostia 2016ko hiriburutzako proiektuan erabili zen jakiteko jendeak zenbaterainoko atxikimendua zeukan proiektuarekiko, eta hori, eta aldeko iritzia zeukan edo hotz, hotz hartzen zuen edo bueno, horretarako erabili zen.
Gero, Berriarekin batera, 2016eko Parlamenturako hauteskunde-kanpainaren jarraipena ere egin zen eta hor pentsa, egunean botatzen ziren 2.500 aipamen. 2.500 aipamen horiek, ez bada horrelako sistema automatiko batekin, ba, oso zaila izango litzateke, ez?
Eta enpresen erreputazioa (izen ona) neurtzeko ere erabili du, baina hor jada Iñakik ezin digu izenik eman, ze enpresetarako den, baina pentsa, gaur egungo gizarte honetan zenbateko garrantzia daukan jakiteak zuri buruz kontsumitzaileek zer iritzi daukaten.
KAZETARIA.- Izan ere, enpresek hortik informazio asko atera dezakete beraien erabiltzaileei buruz eta nahi dutenari buruz, eta abar.   
 

B2
2019-09-27
20770407
03:25
963