Zer da metabertsoa?

Mundu digitalak espazio eta dimentsio ezberdinak ekarri ditu berarekin eta baita hiztegi berria ere. Hitz horien artean, metabertsoa. Esanahiaren arrastorik bai? Ez du bertsoarekin eta bertsolaritzarekin zerikusirik..

Metabertsoa zer den eta nola sortua izan den azalduko du Eneko Axpe zientzialariak Euskadi irratiko Zientzia&pazientzia saioan.

Audioa osorik entzuteko, hemen klikatu. 

 

 

 

 

 

Irudia: Gerd Altmann, Pixabay.

HIZTEGI LAGUNGARRIA

Unibertsotik haratago dagoen. Unibertsotik harantzago dagoen, urrutiago dagoen. 

Izan ahal zara. Izan zaitezke, badaukazu izatea, badaukazu izaterik.

Bilakatzen ari dira. Bihurtzen ari da.

Errealitate areagotua. Gailu teknologikoen bidez (ordenagailu, telefono mugikorra...) benetako errealitate fisikoaren ikuspegi areagotu edo osatua ematen duen errealitatea.

Topatu egiten zarete. Topo egiten duzue, elkartu, alegia.

Landa birtuala erosten da. Landa-lur eremua da, alegia, online dagoen lur saila erosten da.

Enkante-etxe birtual. Salgai dagoen produktua gehien ordaintzen duenari saltzen zaion gunea. 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Manu Etxezortu esataria. Metabertsoa. Kontzeptu hori askotan entzuten ari gara azkenaldian. Eta gaizki ez legoke beste behin esplikatuko bagenu, Maixa, zer den metabertsoa. 

Eneko Axpe zientzialaria. Metabertsoa.  

Manu Etxezortu. Zer da hori? 

Eneko Axpe. Interneten leku askotan agertzen da hitz hau: metabertsoa. 

Manu Etxezortu. Metabertsoa.   

Eneko Axpe. Baina konturatu naiz jendeak, edo gehiengoak, oraindik ez dakiela… 

Manu Etxezortu. Hori da. 

Eneko Axpe. ... zer den metabertsoa.  Bueno, bi hitzekin sortutako akronimoa da. “Meta”, haratago, eta “unibertso”: meta-unibertso edo metabertsoa. Eta zer da? Bueno ba, kontua da Internet-belaunaldi berria… 

Manu Etxezortu. Unibertsotik haratago dagoen zerbait? 

Eneko Axpe. Hori da. Hori da. Mundu birtual berriak dira. Eta adibide batekin azalduko dizut.  

Manu Etxezortu. Bale.  

Eneko Axpe. Adibidez, zu, Manu, mundu honetan, unibertso honetan, kazetaria zara, Euskadi Irratian egiten duzu lan, baina metabertsoan beste pertsona bat izan ahal zara. Interneteko mundu birtual batean izan ahal zara beste edonor, abatar berri bat izan ahal zara.  

Manu Etxezortu. Bai? 

Eneko Axpe. Esate baterako, abeslaria den emakumezko beltz bat izan ahal zara. 

Manu Etxezortu. A, izan liteke hori, ez?, kantari beltz bat. Bai.  

Eneko Axpe. Edo zure azala urdina izan daiteke eta tigre-burua izan. Esate baterako. Nahi zarena [duzuna] izan ahal zara metabertso honetan. Eta kontua da metabertsoa espazio birtual bat dela edo espazio birtualak direla, mundu birtual bat baino gehiago daudelako, Interneten aurkitzen dena. Eta denborarekin esperientzia multisentsoriala bilakatzen ari da. Errealitate areagotuarekin sentsazio hori gero eta errealagoa da ere bai. Zu, erabiltzaile bat zara, zara mundu birtual honetan eta beste erabiltzaileekin, beneta(z)ko erabiltzaileekin, interakzioak dituzu. Beste erabiltzaileak fisikoki, ba, beharbada, Korean edo Australian egon daitezke, baina metabertsoan topatu egiten zarete. Eta topatu egiten, egiten dira zure (zuen) abatarrak, esate baterako ba abeslari hori eta, zer dakit nik ba, lasterketa kotxe-gidari bat. Topatu egiten zarete espazio birtual horretan.  

Manu Etxezortu. Metabertsoan topo egingo dugu. 

Eneko Axpe. Hori da. Eta espazio berdina partekatzen duzue, espazio birtual berdin hori partekatzen duzue.  

Manu Etxezortu. Bai.  

Eneko Axpe. Esate baterako, hiri birtual batean. Ba, hiri birtual horrek kaleak ditu, kotxeak ditu, tabernak ditu, eta abar. Eta gelditu ahal zara pote bat hartzen taberna batean, eta, eta birtualki komunikatu ere bai, ahotsaren bitartez edo idatziz, eta abar.  

Kontzeptua aspaldian sortu zen, orain dela 30 urte argitaratutako Snow Crash zientzia fikziozko eleberrian, agertu zen lehenengo aldiz, eta ja existitzen dira lehenengo mundu birtual horiek edo metabertso horiek, ez? Oso oinarrizkoak dira, garatu gabekoak… Baina lehenengoa sortu egin zen 2003. urtean, Second Life, euskaraz Bigarren Bizitza... 

Manu Etxezortu. A bai.  

Eneko Axpe. … eta komunitate birtual bat sortu zen geroztik. Erabiltzaileak egoiliarrak gisa ezagutzen ziren eta bueno, kontua da, ba, abatar desberdinak zituztela erabiltzaile horiek. Eta ja gaur egun mundu digital desberdinak daude, esate baterako, bideo-joko, zenbait bideo-jokotan mundu birtualak garatu egiten dira, esate baterako, Fortnite bideo-jokoa da famatuena.  

Manu Etxezortu. Um. Um.  

Eneko Axpe. Eta ja hor metabertso-tendentziak (joerak) ikusten ari gara. Eta bertan ere bai, unibertso edo, edo  mundu birtual hauetan dirua ere badago, token birtualak, diru birtuala…  

Manu Etxezortu. Negozioak egin litezke.  

Eneko Axpe. Bai. Bai. Eta jendeak landa birtuala erosten du, eta jendeak erosten du landa birtuala eta milaka eta milaka dolar gastatzen ditu jendeak landa birtual hauetan, mundu birtual hauetan. Baita objektu birtualak ere bai, badaude, artea, esate baterako. Zuk margolan birtual bat erosi ahal duzu mundu honetan. Esate baterako, Sotheby´s enkante famatuak ja badu enkante-etxe birtual bat. Gainera, bere, bere Londoneko enkante-etxea bezalakoa da, eta, eta ja arte birtuala saldu egin du, eta jendeak erosi egiten du arte birtual hori. Eta arte, esan nahi dut, beste arte-formatu batzuk ere bai garatu egin direla mundu birtual hauetan. Esate baterako, jendea edo jendeen abatarrak joaten dira kontzertuetara. Batzuetan ere bai sarrera birtuala ordaintzen [batzuetan baita sarrera birtuala ordainduz ere]. Esate baterako, Travis Scott rapero famatuak emandako kontzertu batera milioi bat lagun hurbildu ziren beraien abatarrekin.   

B1
2022-10-13
29834603
00:04:37
1424